Zuzenean

NAIZ irratia

‘Counter-Strike 2’ bideojokoa udan estreinatuko da eta dohainik

Counter-Strike 2 ofizialki iragarri du Valve estudioak. Azken egunotan hainbat zurrumurru entzun ditugu tiro jokoen saga ezagunaren etorkizunari buruz, eta azkenik aurkezteko erabakia hartu dute. Global Offensive-n doako eguneraketa izango da, eta udan kaleratuko dute.

Audio_placeholder

‘Counter-Strike 2’ bideojokoa udan estreinatuko da eta dohainik

Loading player...

Counter-Strike 2 aurkeztu du Valve-k: udan estreinatuko da dohainik.  Steam-eko titulurik jokatuenaren jarraipena ezagutzera eman dute eta Atomic Heart berezia aztertzeko aukera eduki dugu, gainera. Errepaso ederra egin dugu aste honetako 'Game Erauntsia' saioan. 

Ez da harritzekoa, CS:GO egungo Steameko lanik jokatuena baita: egunero milioi bat jokalari inguru batzea lortzen du. Bigarren atalak ekarriko dituen berritasunak zerrendatu ditugu gure saioan, baita Valvek egindako mugimenduen inguruan hausnartu ere. Badaezpada: GOko armak eta itxurak dohainik igaroko dira joko berrira. Argi dago Counter-Strike inoiz baino indartsuago ari dela.

Albisteekin jarraituz, Game Developers Conference 2023 azoka burutu da egunotan. Bertan industriako hainbat enpresa handi bildu dira, baina aurkezpen bakarrean ardaztu gara: Epic Games-ekoen State of Unreal ikusgarrian. Zazpi orduko iraupenarekin, Unreal Engine motor grafikoa erabiltzen duten bideojokoak izan dira nagusi bertan: Senua’s Saga: Hellblade 2, The Lords of the Fallen edo Project M ikusi ditugu. 

Horrez gain, Unreal Engine 5.2 tresnarekin garatzaileek egin ahalko dituztenak jakitera eman dituzte Epicekoek. UE motor grafikoa da, hain zuzen ere, Kunos Simulazioni estudio italiarrekoek beren hurrengo bideojokorako alboratu duten tresna. Assetto Corsa 2 iragarri dute, eta erreminta propioekin eratzen hasi dira.

Albisteekin bukatzeko, Game Erauntsia Elkarteak antolatutako azken txapelketa aurkeztu dugu. Street Fighter II klasikoaren Champion Edition ikaragarriko borrokalaririk onenen bila gabiltza. Apirilaren 2an lehiatuko da, eta izen ematea abian jarri dugu!

Analisien txokoan azkenaldian jasotako obrarik berezienetakoa aztertu dugu: Mundfish talde errusiarrak oraintsu merkaturatutako Atomic Heart. Nahiz eta akatsak zein arazoak eduki, proposamen benetan interesgarria aurkeztu digun akziozko lana da.

 

Jaurlaritza Logoa