Zuzenean

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

´Baldur’s Gate RPG´ klasikoan bizitako abenturak gogoratu ditugu

Activision Blizzard-en erosketarekin oztopoak ditu Xbox-ek: Erresuma Batutik bereganatzea blokeatu dute.

Audio_placeholder

´Baldur’s Gate RPG´ klasikoan bizitako abenturak gogoratu ditugu

Loading player...

Bideojokoak gustuko ditugu, baina mahai eta rol jokoen zaleak ere bagara. Hori dela eta, Baldur’s Gate bezalako titulu zoragarriak benetan kuttunak dira guretzat. Bioware estudioaren 1998ko rol abenturan murgildu gara azken saioan, honen hastapenak errepasatuta zein ekarritakoak suposatu zuena ezagututa.

Ez hori bakarrik: sagaren jarraipenetan ere sakontzeko aprobetxatu dugu. Izan ere, Baldur’s Gatek era guztietako espantsioak zein joko berriak jaso ditu: lehen obrak, esaterako, hobekuntza nabarmenak dakartzan Enhanced Edition hobetua estreinatu zuen orain urte batzuk, aurretik ikusi gabeko edukiak gehitzen zizkion espantsio interesgarriekin batera.

Ezin gaitezke hirugarren bideojokoaz ahaztu: abuztu honetan kaleratuko da zaleek horrenbeste urtez desiratutako jarraipena. Sarbide goiztiarrean dagoenez, hainbatek dagoeneko probatzeko aukera eduki dute.

Bideojokoen munduan berri garrantzitsuak bizi izan ditugu, gainera. Azpimarragarriena Xboxen eta Activision Blizzarden bat egitearen ingurukoa da: Erresuma Batuko CMA erakunde arautzaileak hau blokeatzeko erabakia hartu du, hodei bidezko jokoaren esparruan izan dezakeen eraginagatik. Microsoft-ek zein Activisionek apelazioarekin aurrera egingo dutela jakinarazi dute, beraz luzerako jarraituko dugu gai honekin.

Steam Deck-a gure gailu gogokoenetakoa da, eta, gure pozerako, jadanik aurkari interesgarriak ditu. Azken adibidea Asus-en eskutik dator: ROG Ally eskuko ordenagailua aurkeztuko dute maiatzaren 11n, baina ikusi ahal izan dugunagatik sekulako itxura dauka.

Albisteekin jarraituz, Street Fighter 6 borroka tituluaren aurkezpen sakona zabaldu dute Capcom-eko arduradunek. Joko motetan eta ezaugarrietan ardaztuta, zaleak desiratzen dauden jokoaren inguruko zalantza guztiak argitu dituzte. Are gehiago: doako demoa kaleratu dute PS5, PS4 eta Xbox Series kontsoletan zein ordenagailuetan. Behin betiko bertsioa, baina, ekainean estreinatuko da.

Bukatzeko, Game Erauntsiaren euskarazko bideojokoen zerrendara gehitutako azken titulua aurkezteko plazerra eduki dugu. Android gailuetarako kode irekiko doako dragamina jokoa da Antimine: Miren Berasategi zaleak lokalizatu du, minen bilaketan hainbat ordu eman ondoren.

Jaurlaritza Logoa