Zuzenean

Bigarren Kafea
Elkarrizketa

Doinuetatik Haratago | Beñat Rodriguez

Beñat Rodriguez soinu teknikaria izan da aste honetako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua. Bere abesti kuttunen zerrenda osatu digu, bere bizitzan musikak aldarte eta egoera ezberdinei soinu banda jarri diela pentsatuta.

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Beñat Rodriguez

Loading player...
Benat Rodriguez Doinuetatik Haratago tartean.
Benat Rodriguez Doinuetatik Haratago tartean. (Bigarren Kafea)

Lehen kantu kuttun bezala The Beatles taldearen 'Come together' kantua ekarri digu Beñatek. Aitarekin duen harreman musikala definitu dio kantu honek Beñati, binilo hau izan baitzen aitak oparitu zion lehena, bere bilduma pertsonaletik. Oso gustora jaso zuen oparia Beñatek eta oroitzapen eder bezala ekarri digu abesti ezagun hau. «Aitak eta biok gustu musikal ezberdinak ditugu, baina badira elkarbanatzen ditugun gauza asko, hau horietako bat».

Beñat Rodriguezen bigarren kantu kuttuna Faith No More taldearen 'Evidence' izan da, izugarri ondo grabatua dagoela esan digu, elementu anitzeko kantua izaki, gainera, Beñati izugarri balio dio bere ibilbide profesionalean. «Zuzenekoetan soinu tekniko naizenez, normalean emanaldia burutu aurretik, lehen gauza kantu ezagun bat jartzea da, soinu ekipoak ze itxura duen jakiteko laguntza handiko erreferentzia baita, eta kantua hau, beste batzuekin batera, beti erabilzten dut neurketa hori egiteko».

Hirugarren kantu kuttuna Animals as Leaders taldearen 'Red Miso' abestia izan da. Teknikari izateaz aparte, bateriajole ere bada Beñat, beste ikuspuntu bat ematen dio honek, bere hitzetan. Kantuu ere izugarri ondo grabatua dagoela aipatu digu, soinu itzela duela, baina bertako bateriajolea da Beñat gehien erakartzen duena. «Egiten duten musika kontzeptu ezberdin bat dela iruditzen zait, instrumentala delako alde batetik, abeslariaren papera gitarra joleak egiten duelako, eta baloratzeko eta entzuteko izugarri kantu interesgarria dela uste dut ».

Bukatzeko, azken kantu gisan, Parcels taldearen 'Overnight' aukeratu du Beñatek, kuriosidade bezala, podcast honen hasieran entzuten den talde beraren kantu bat. Berezia da kantua hau Beñatentzat, izan ere, egiteke zuen bidaia batekin identifikatzen du, auto istripu bat medio, tamalez gehiegi luzatu zen bidaia bat.

«Bidaian dexente entzun nuen, eta niretzako bidaia berezi bat izan zen, urtebetez atzeratu behar izan nuena istripu batengatik, eta azkenean bidaia hori izan zen, nolabait, gaizki nengoenean buruan nuen esperantza txiki bat. Berezia da niretzat, entzuten dudan bakoitzean bidaiaz oroitzen naiz eta momentu kuttun asko ekartzen dizkit burura».

Jaurlaritza Logoa