Zuzenean

NAIZ Irratia

Argitxu Dufau: «Bizi osoan lan egin beharko da denbora osoz»

43 urte kotizatzea aurreikusi du Frantziako pentsio sistema publikoaren erreformak. Moldaketarekiko kritiko, greba deitu dute, eta LABek bat egin du. Erretiroa eskuratu ahal izateko, lan gehiago egin beharko dela zehaztu du Argitxu Dufauk.

Audio_placeholder

Argitxu Dufau: «Bizi osoan lan egin beharko da denbora osoz»

Loading player...
Argitxu Dufau, LAB sindikatuko eleduna.
Argitxu Dufau, LAB sindikatuko eleduna. (Guillaume Fauveau )

Estatu frantsesak erretirorako erreferentziazko adina 64 urtera atzeratu nahi du 2030erako. Erreformak «marra gorri» ugari zeharkatu dituela iritzita zortzi sindikatuk greba deitu dute Estatu osoan. Argitxu Dufauk azaldu duenez, erreformak eragindako haserrera batu dira, «sistema salbatzeko, lan gehiago egin beharko delako».

Elisabeth Bornek erretretaren erreforma beharrezkotzat jo du, sistema bideragarria izan dadin. LAB sindikatuko kidearentzat «errealitatetik kanpo» dago lehen ministroak esandakoa. «Banaketa sistema ez da kinka larrian. 2022an hiru milioiko etekina atera du». Dufauk erantsi du dirua behar izatekotan bestelako neurriak aplikatu behar direla. Hala nola, zerga iruzurraren aurka borrokatzea edo aberastasuna hobekiago banatzea.

2027tik aurrera, pentsioaren %100 kobratu ahal izateko, 43 urte kotizatu beharko beharko da. Honenbestez, ezinbestekoa bilakatuko da 21 urterekin lanean hastea. LAB sindikatua ez dago ados neurriarekin. Beharginak «bizi osoan eta denbora osoz» lan egitera behartuak izango direla, azaldu du.

Osteguneko mobilizazioa jendetsua izatea aurreikusi da. Zortzi sindikatu ezberdinek egin dute bat. Argitxu Dufauk dio askorentzat «biziko lehen greba eguna» izango dela, eta aurrerantzean mobilizazio gehiago etorriko direla.

 

Jaurlaritza Logoa