Zuzenean

NAIZ Irratia

Xabier Murua: «Gazteek politika egiten dute. Eskura dituzten tresnak erabiltzen dituzte»

Gazteriak demokraziaz, euskaraz, etxebizitzaz edota lan eremuaz duen iritzia jaso du Gurea Geroa inkestak. Besteak beste, inkestak ondorioztatu du gazteek politika egiten dutela, klase politikoari desafekzioa izan arren. Xabier Muruak galdeketaren nondik norakoak aurkeztu ditu NAIZ irratian.

Audio_placeholder

Xabier Murua: «Gazteek politika egiten dute. Eskura dituzten tresnak erabiltzen dituzte»

Loading player...
Xabier Murua, Gurea Geroa inkestaren arduraduna.
Xabier Murua, Gurea Geroa inkestaren arduraduna. (NAIZ Irratia)

Gurea Geroa inkestak Hego Euskal Herriko 4.500 gazteren ahotsak bildu ditu. Xabier Murua, inkestaren arduradunak azaldu du gazteria galdekatzeko «gogoa» eta emaitzak politikariei helarazteko nahia zutela.

Inkesta publiko egin zenean, datu nabarmena izan zen galdekatuen %62ak uste duela demokraziaren kalitatea txarra dela. Muruak zehaztu du politikari zein alderdiekiko «gaitzustea» dagoela, ez politikarien erremintak baliatzeari. Zentzu berean, inkestak erakutsi du «aldaketa sistemikoa» eskatzen dutela gazteek. «Kezketan ondo azaltzen da. Lehen postuetan alor ekonomikoko kezkak badituzte gazteek, baina berehala agertzen da ustelkeria».

Arlo ekonomikoa ere gazteen kezka nagusienetako bat da. Honen baitan sar daitezke lanpostuak zein etxebizitzak. Xabier Muruak azaldu du lan baldintzen egoerak eta hori buruzko «kezkek» baldintzatu egiten dutela emantzipazioa. «Eguneroko elkarrizketa guztietan dagoen gai bat da», zehaztu du Muruak.

Emantzipazio eredua gazte bakoitzaren egoera ekonomikoak baldintzatzen duela ondorioztatu dute. %80ak etxe propioa izan nahi arren, «hasieran» etxe partekatuan emantzipatzen direla azaldu ondorioztatu dute.

Euskarari dagokionez, Muruak kontuan hartu beharreko ondorioa azpimarratu du: «adinean aurrera egin ahala, gutxiago erabiltzen da euskara». Zaindu beharreko datua dela, nabarmendu du inkestaren arduradunak.

 

Jaurlaritza Logoa