Zuzenean

Ainara Rodriguez
Elkarrizketa
Igone Palacios
Bolondresa

«Ikuskizun itzela, dena zegoen galipotez betea; etsipena handia zen, baina baita elkartasuna»

Zientoka izan ziren Prestige ontziaren hondamendiari neurria hartu eta bolondres gisa, buzo zuriak eta maskarak jantzi, eta, Galizako kostaldera galipota garbitzera joan zirenak. Horien artean izan zen Igone Palacios.

Audio_placeholder

«Ikuskizun itzela, dena zegoen galipotez betea; etsipena handia zen, baina baita elkartasuna»

Loading player...
Buzo zuriz jantzitako bolondresak Galizako kostaldean, 2002an
Buzo zuriz jantzitako bolondresak Galizako kostaldean, 2002an (Europa Press)

Aski ondo gogoratzen du Igone Palaciosek zein izan zen Galizan aurkitu zuten argazkia: «Ikuskizuna itzela zen, guztia zegoen txapapotez beteta...». Edonola, eurak ailegatzerako, egoera makurrari aterabidea emateko egitura izan zen topatu zutena. Kiroldegiak edota portuetako azpiegitura guztiak zeuden egokituta bolondres zirenak artatzeko.

«Frustrazioaren» irudia da topatu zutena, baina «elkartasunarena» ere bai: «Garbitzea lortzen genuen apurra zipriztintzen zen berriz galipotarekin. Etsigarria zen».

Ikasle garaitan egokitu zitzaion hura bizitzea Palaciosi; Biologiako ikasle zen EHUn, eta gogoan du nola bete ziren bost autobus garbiketa lanetan joateko. Asteburu oso bat eman zuten bertan. Ez zuten zalantzarik egin autobusera igo eta esku bat botatzera joateko.

Zailtasunekin, aurrera

Zituzten zailtasun guztiekin, oso ondo defendatzen zirela gogoratzen du Palaciosek; ezin, ordea, berdina esan garaiko arduradun instituzionalez. «Gabeziak nabarmenak ziren, ez zen besterik aipatzen». Penaz dio garaian presidente-orde eta Madrilgo gobernuko bozeramale zena nola iritsi zen gero Espainiako Gobernuko presidente izatera.

Oroitzen du, baita ere, nola mehatxu eta beldur zena betetzera ere iritsi zen azkenean: galipota iritsi zen euskal kostaldeetara, nahiz eta beranduago izanik, aukera eman zuen garbiketa eta prebentzio lanak errazteko. Pare bat ikerketetan ere hartu zuen parte; hegazti eta arrainei egindako jarraipenaren bitartez egiaztatu ahal izan zen txapapoteak kalteak eragin zituela haiengan.

«Zenbat gauza egin izan zitezkeen hobeto?» galdetuta, argi du erantzuna: «gauza asko egin zitezkeen hobeto, ia dena». Orain 20 urte gertatuak ikaspen modura baliatu beharko genituzkeela borobildu du.

Jaurlaritza Logoa