Zuzenean

Bigarren Kafea

«Ezin zara dei baten zain egon, sortzen eta ikertzen egon behar zara»

Euskal Herriko eszenatoki asko zapalduko ditu Nerea Gorriti aktoreak udazken honetan. Batzuetan 'Familia sarekada' antzezlanarekin eta besteetan esku artean dituen hainbat proiektu musikalekin. 

Audio_placeholder

«Ezin zara dei baten zain egon, sortzen eta ikertzen egon behar zara»

Loading player...
Nerea Gorriti 'Familia Sarekada' lanean
Nerea Gorriti 'Familia Sarekada' lanean (Vaivén Producciones)

Nerea Gorritik ez luke jakingo aktore nahia noiz hasi zitzaion esaten, baina txikitatik izan du barruan. Garai hartan edozein momentu baliatzen zuen musika jarri eta dantzan, kantatzen edo antzerkia egiten hasteko. 

«Urteko momenturik onena eskolako playbacka zen niretzat» aitortu digu, eta bide horri heltzea erabaki zuen. Horrela, 18 urterekin Donostiako TAEn izena eman zuen eta bertan aritu zen bi urtez ikasten. Ikasitakoan gehiago sakontzen asmoz, Madrilera joan zen RESAD eskolan formatzen jarraitzera. «Ikastaro bakoitzak erraminta eta ezagutza bat eman dit; oraindik ikasten nabil, formakuntza ez da inoiz bukatzen».

Bere lehen aktore lan profesionala 'Goenkale' telesailean egin zuen, eta harrezkero hainbat lanetan ikusi ahal izan dugu, telebista, zineman film laburretan eta antzerkian batez ere. «Aktore izateak zer ematen didan ezin dut azaldu, bizi egin behar da».

Antzerkian orain gutxi estreinatu du Vaiven konpainiaren 'Familia sarekada' eta  'Ni, munduko okerrena' lanarekin ere biran dabil. Baina Nerea Gorriti abeslaria ere bada, eta azkenaldia X5 Kolektiboa lanean buru belarri sartuta dabil.

Azken proiektu honi eta aurreko askori buruz hitz egiteko gonbidatuko dugu gaur Bigarren Kafea saiora.  

Jaurlaritza Logoa