Zuzenean 03:00h - 04:00h
Beste Bat
04:00h - 06:00h
Euskal klasikoak
06:00h - 07:00h
Bidaiari

Aurreko saioan ez bezela, 129 honetan bai, Euskal Herrian kaleratu diren zenbait nobedade entzuteko parada izan dugu. Atodamadrek kaleratu duen bitxikeriaz beteriko lana, Judyren ohiko tekno iluna, Benizzek J-Martinarekin kaleratu berri duen kantua, Miguel A. Garciaren Bestiari lana eta baita Aitor Etxeberriak kaleratzear duen "Hondar Ahoak" telesailaren soinu banda. Asko eta ona!
Saioa beste berritasun batzuk entzunaz osatu dugu, hala nola, Y-Dvst en azken EPa, Romare Britainiarraren kantu berri bat eta Flying Lotus mitikoaren azken frikikeria. Amaitzeko Enbor taldearen baladatxo bat.