

Zuzenean 10:15h - 11:00h
MusikHaria
11:00h - 13:00h
Haria 2
13:00h - 14:00h
KirolHaria

Apirilaren 7tik 12ra ospatuko den Euskal Herriko Itzuliaren 64. edizioan 24 taldek eta 168 txirrindularik hartuko dute parte. Gasteizen abiatuko da lehia, datorren astelehenean, apirilaren 7an, 16,5 kilometroko erlojuaren kontrako etapa batekin. NAIZ irratiak zuzenean eskainiko du egunero Euskal Herriko Itzulia, arratsaldeko 16:00etatik aurrera Julen Goikoetxea Orbegozo eta Iñigo Asensio Elurbide arituko dira saioa gidatzen.
Asensio eta Goikoetxea gonbidatu ditugu NAIZ irratiko KirolHaria saiora, gogotsu daude Itzulirako, «aurtengoa gainera berezi xamar dator», esan du Julen Orbegozok. Sei etapa guztira, Gasteiz, Lodosa, Beasain, Markina-Xemein, Gernika Lumo eta Eibarren helmugaratuko dira txirrindulariak. Edizio honetan, ibilbidearen ingururan sortutako eztabaidaren harira galdetuta: «Maldan gora amaituko den etaparik ez badago ere, uste dut ikuskizuna eman dezaken ibilbidea dela», esan du Iñigo Asensiok, «nik ez diot arazorik ikusten».
Faboritorik ba ote duten galdetuta, isiltasuna izan da lehendabiziko erantzuna. Behin gaiari helduta, Asensio eta Goikoetxearen faboritoen artean dago Pello Bilbao. «Beterano puntu horrekin, duen sasoi mailarekin eta goi mailako izar batzuk falta direla kontuan hartuta aukera handiak ditu» esan du Julen Goikoetxeak. Gogo berezia dute Jon Barrenetxea eta Urko Berrade ere txirrindulari gazteak ltzulian ikusteko.
Arratsaldeko lauretan hasiko da NAIZ irratiko zuzenekoan, larunbatean, apirialk 12, pixka bat lehenago, 15:30etan. Iñigo Asensio eta Julen Goikoetxea ez dira bakarrik arituko jarraipena egiten, ondoan izanen dituzte: Aitor Aiertze, Enaiz Ezagirre, Iñaki Arratibel, Andoni Mateos, Ander Altuna, Gorka Solarrain. Gainera, Itzulian parte hartuko duen Unai Iribarren txirrindulariaren egunerokoa jasoko dute.
Guztira 24 talde arituko dira lehian, 18 UCI World Teams sailkapenekoak dira. Honako hauek dira: Alpecin-Deceuninck, Arkea-B&B Hotels, Bahrain Victorious, Cofidis, Decathlon AG2R La Mondiale, EF Education-Easypost, Groupama-FDJ, Ineos Grenadiers, Intermarché-Wanty, Lidl-Trek, Movistar, Red Bull-Bora-Hansgrohe, Soudal Quick-Step, Jayco Alula, Picnic PostNL, Visma-Lease a Bike, UAE Emirates-XRG eta Astana. Hauekin batera, antolakuntzak beste sei talde gonbidatu ditu: Burgos-Burpellet-BH, Caja Rura-Seguros RGA, Ken Pharma, Euskaltel-Euskadi, TotalEnergies eta Tudor.