

Zuzenean 04:00h - 08:00h
Haria 1
08:00h - 10:00h
Bigarren Kafea
10:00h - 10:15h
Haria 2 aurrerapena
«Hiru astetan jarriko dut dortsala, uste baino lehenago»
Paris-Nizako hirugarren etapan erori eta lepauztaia hautsita, errepidean entrenatzen hasia da Gorka Sorarrain (Caja Rural-Seguros RGA) 28 urteko txirrindulari tolosarra. Uste baina lehenago jantziko du dortsala, datorren apirilaren 27an Turkiako itzulian hartuko du parte.

«Hiru astetan jarriko dut dortsala, uste baino lehenago»
Zorroztasunez prestatutako denboraldiko plangintzan egun lehiatzen ari den Euskal Herriko Itzulia zegoen Caja Rural taldeko Gorka Sorrarain txirrindulari tolosarraren zerrendan, baina Paris-Nizako hirugarren egunean erorikoa izan zuen ia helmuga marran eta lepauztaia hautsi zuen.
NAIZ Irratian izan da Itzuliaren zuzenekoan eta bertan jakinarazi du uste baina azkarrago izanen dela bizikleta gainean lehian. Turkiako itzulian hartuko du parte, badaki ez dagoela bere onenean, baina «entrenamendu bezala hartuko dut hurrengo hitzordutetarako», esan du.
Ez du denboraldi hasiera ona izan tolosarrak. Alula Tourrean (Saudi Arabia) erorikoa izan zuen hirugarren egunean, eta arazoak izan zituen infektatutako zauri batekin. Ondoren Portugalgo Figueirako Klasikoan hatu zuen parte eta eta Algarveko itzulian. Azken honetan birus bat harrapatu zuen, «uste nuen hiru egunetako kontu bat izango zela, baina astebete baino gehiago luzatu zen. Ez negoen gaizki, baina ondo ere ez», kontatu du Sorrarainek.
Baina argia ikusten ari da orain Caja Ruraleko txirrindulari gipuzkoarra, «uste baino azkarrago jantziko dute dorsala», esan du. Turkiako itzulian hartuko du parte datorren apirilaren 27an.