Zuzenean

NAIZ Irratia

«Antropologo gutxik ikusten dute mundua betaurreko feministekin»

Antropologia Feministaren I. Kongresua egingo da Donostian ekainaren 8tik 10era, EHUko Antropologia Feminista Ikerketa Taldeak eta Ankulegi Euskal Antropologia Elkarteak antolatuta. 350 adituk hartuko dute parte kongresuan, tartean, NAIZ Irratian izan den Carmen Diez Minteguik.

Audio_placeholder

«Antropologo gutxik ikusten dute mundua betaurreko feministekin»

Loading player...
Carmen Diez Mintegui.
Carmen Diez Mintegui. (Naiz Irratia)

Carmen Diez Mintegui donostiarrak antropologia feministari eskaini dio ia bizitza osoa. Aitzindarietako bat izan zen Euskal Herrian, Teresa del Vallerekin batera. EHUko irakasle lanean erretiroa hartuta ere, ikertzen eta idazten jarraitzen du, izan ere, hainbat artikulu argitaratu ditu gizarte eta kultura antropologian eta generoan espezializatutako aldizkarietan edota feminismoa lantzen den aldizkarietan. 2021ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren Carmen Adarraga Saria ere eskuratu zuen.

Diezek NAIZ Irratian azaldu du 80. hamarkadan Teresa del Valleren ‘Mujer vasca. Imagen y realidad’ liburua argitaratu zenetik «jo eta ke» jarraitzen dutela emakumearen ingurukoak ikertuz. Zehaztu du antropologia feminista terminoa berria dela, duela hamar bat urte erabiltzen dutela, eta gaineratu du «antropologia eta feminismoa beti enfrentatuak» egon direla.

Gizartea, oraindik ere, «gizonari begira» ikertzen da askotan Diezen iritziz, «gure lagun antropologoek ez dute ikuspegi kritiko hau erabiltzen, oso gutxik pasa dute marra mundua antioju feministekin ikusteko». Hala, oraindik egiteke asko dagoela baieztatu du.

Hezkuntza jarri du fokua, «mutil gazteeekin» gertatzen ari denarekin «harrituta» dagoela baieztatuz, «uste dut hezkuntzan gauza asko egiteke daudela». Oro har, eskuina eta eliza agenda markatzen ari direla uste du Diezek eta «beti pankarta altxata izan behar» duela feminismoak.

Jaurlaritza Logoa