Zuzenean

Naiz Irratia

Etxebizitza eta egoera ekonomikoa hizpide Iraia Oiartzabal eta Ibai Fernandez kazetariekin

Etxebizitzaren gaia bolo-bolo dabil gure lurralde zabalean, baina administrazioz administrazio oso bestelakoa da egoera. Gai sozialetik abiatuta, egoera ekonomikoan ere egin dugu pausa bi kazetariekin bi asteroko solasaldian. 

Audio_placeholder

Etxebizitza eta egoera ekonomikoa hizpide Iraia Oiartzabal eta Ibai Fernandez kazetariekin

Loading player...
Etxebizitzaren gaiak ezinegona sortzen du herritarren eta talde politikoen artean. Argazkian, Berriozarko etxebizitza blokea.
Etxebizitzaren gaiak ezinegona sortzen du herritarren eta talde politikoen artean. Argazkian, Berriozarko etxebizitza blokea. (Iñigo URIZ | AFP)

Aste honetan sartu da indarrean konpentsazio legea deiturikoa Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan; Gasteizko Legebiltzarrak EHBilduk alokairu soziala erraztearen alde aurkeztu duen proposamena errefusatu du, eta Nafarroan Etxebizitza lege berria ez aurrera ez atzera dago, gobernukideen artean azken egunetan sortu den ika-mika tarteko. 

Herritarrengan ez ezik, bistan da talde politikoen artean ere ezinegona sortzen duela gaiak lurraldez lurralde. Horren errepasoa egin dugu Iraia Oiartzabal eta Ibai Fernandez kazetariekin. 

Hortaz gain, alor ekonomikoari ere heldu diogu, langabeziaren maiatzeko datuak, erregaiaren prezioa edota EHBilduk eta Espainiako Gobernuak kotizaziorik gabeko pentsioetarako lortu duten akordioa aipatuz. 

Jaurlaritza Logoa