Zuzenean

Naiz Irratia

Ezker subiranistako ordezkariak Iruñean batzartuko dira ostiraletik aurrera

Ezker subiranistako 20 erakunde baino gehiago batzen dituen Forum Subiranista Iruñean batzartuko da ekainaren 3tik 5era. Euskal Herria, Galiza edota Herrialde Katalanetako kideek, besteak beste, euren diagnostikoak partekatuko dituzte ostiraletik igandera.

Audio_placeholder

Ezker subiranistako ordezkariak Iruñean batzartuko dira ostiraletik aurrera

Loading player...
Forum Subiranistaren aurreko konferentzia.
Forum Subiranistaren aurreko konferentzia. (Alkartasuna Fundazioa)

Ekainaren 3tik 5era ospatuko da aurtengo Forum Subiranista, eta besteak beste, Olalla Rodilek (BNGko diputatua), Mertxe Aizpuruak (EH Bilduko diputatua), David Fernàndezek (kazetaria eta CUPeko diputatu ohia) eta Gemma Ubasartek (politologoa) elkartuko dituzte ostiralerako antolatutako mahai-inguruan.

Baina hausnarketarako tarte gehiago ere izango dute, NAIZ Irratian Floren Aoiz Iratzarreko kideak eta antolatzaileak azaldu duenez. Forumaren helburua gizartean eragitea dela gehitu du, eta, horrekin batera, subiranismoaren inguruko eztabaidak krisian eta etengabe aldatzen ari den orainaldi baten «beharretara eta eskakizunetara» eramatea.

Jaurlaritza Logoa