Zuzenean
Daniele Bideondo Urruñako kohesio sozialeko hautetsia eta Joana Baron bere alaba Ukrainaren sustenguz Baionako manifestaziotik itzulitakoan Urruñako herriko etxearen parean bost migrante topatu zituzten eta Baionako Pausa zentrora eramatea proposatu zieten. Autora igotzean militarrak etorri ziren eta atxiki zituzten. Hendaiako erretentzio zentrora eraman zituzten lagun hauek.
Baronek kontatu digunez, ondoko egunetan Bideondo eta bera Hendaiako mugetako polizien egoitzara deitu zituzten galdeketa egiteko. «Jendeei laguntza eman ahal geniela etxeetara eramanez eta janaria emanez, baina ezin ditugula autoz hartu esan ziguten; baina autoan eraman ahal ditugula garbi geratu da, gure kontrako ekinbide legalik ez baitute abiatu».
«Mugako poliziak dio pertsona hauek eramateko sare ilegalak ordaintzen dituztela eta haien bila ari direla, baina egiazki jende gaixo honen atzetik eta haiek laguntzen dituztenen atzetik ari dira» salatu du.
Biharamunean Urruñako elizaren aitziniean militar gehiago ziren «haien esanetan eliza zaintzeko».