Zuzenean

Naiz Irratia

NAIZ Irratiaren audientziak neurtuko ditu lehen aldiz CIES inkestak

Urrats garrantzitsua emango du dagoeneko bi urte bete dituen irrati honek. CIES etxearen bitartez bere audientzia neurtuko du lehedabizikoz datozen egunetan, garapen propiorako arrastoak atzeman eta beste hebabideei «begietara begiratzeko aukera» izateko. 

Audio_placeholder

NAIZ Irratiaren audientziak neurtuko ditu lehen aldiz CIES inkestak

Loading player...
Lehen aldiz bere audientzia datuak neurtuko ditu NAIZ Irratiak CIES inkestaren bidez.
Lehen aldiz bere audientzia datuak neurtuko ditu NAIZ Irratiak CIES inkestaren bidez.

Garrantzia handiko urratsa emango du NAIZ Irratiak lehen aldiz bere entzulegoari zifrak jarrita, lehen aldiz neurtuko baitu bere audientzia CIES inkestaren bitartez. Irismen handiko erabakia da etxe honentzat NAIZeko Marketing arduradun Asier Iñigok esan duenez: «Kontuan izan behar da erakunde publiko eta enpresa pribatu askok inkesta hau hartzen dutela oinarritzat diru-laguntzak edo publizitatea banatzeko. Kuestionagarria izan daitekeen erabakia da, baina hori da errealitatea». Izan ere, horrelako proiektu komunikatibo bat aurrera ateratzeko baliabideak soberan ez dauden honetan, «ezinbestekoak» zaizkio etxe honi horrelako ditu-iturriak. Gainera, irratiaren garapen propiorako ere giltzarri da audientziaren datuak ezagutu ahal izatea. 

Ausaz egindako telefono deien bitartez, irrati kontsumo ohituren inguruan galdetuko du, besteak beste, CIES inkesta honek. Aztiker etxeko soziologo Asier Etxenikek azaldu duenez, «tresna soziologiko» garrantzitsuak dira inkestak, baina edozerk bezala, «bere aukerak eta bere mugak» ditu: «Estimazioak egiten dira eta hortik errealitatera dagoen jauzia baldintza askoren araberakoa izaten da; kasu honetan, ez daukagu beste neurgailurik jakiteko entzule kopuru erreala zein den». Izan ere, egunkari edo telebista audientzietan ez bezala, irratien kasuan hauxe da datu horiek ezagutzeko heldu-leku bakarra. 

Inkestaren ondorioak errealistagoak egiteko modurik ba ote dagoen galdetuta, Etxenikek dio inkestek «irratian emandako oinarrizko aldaketen isla» izan beharko lukeela, batez ere digitalizazioari loturikoak. Zentzu horretan, gaineratu du telefono finkoetan ez ezik mugikorren bidea eta interneten bidez inkestak egitea direnetik, audientzia emaitzak «dezente» aldatu direla. 

Begietara begiratzeko aukera

Inkesta honen emaitzek zerbait emango badute, «beste hedabide batzuei begietara begiratzeko aukera» izango da, Iñigok dioenez. NAIZ Irratiak badu bere ustez desabantaila bat, ordea: CIESek asko duelako «inertziatik» eta beste hedabide batzuk horrek hauspotuta abiatzen direlako. Horrek ekarri dezake, beharbada, datuek ez ematea egoeraren argazki erreala, eta horregatik nabarmendu du berebizikoa dela inkestan parte-hartzea: «Baikorki begiratu nahi diogu CIESetik atera daitekeenari, konfidantza dugu emaitzengan». 

 

Jaurlaritza Logoa