Zuzenean

Naiz Irratia

Bilboko Konpartsak: «Oportunitate kriterioa erabili du Udalak gure ekitaldiak debekatzeko»

Pandemia aitzakiatzat hartuta, Bilboko Konpartsek «kaleetara irria» gerturatzeko asmoz antolatutako egitarauaren ekitaldien gehiengoa galarazi ditu Udalak. Eta horrek euren haserrea piztu du. Hori argitzeko, antolatzaile lanetan aritzen den Arkaitz Peña izan da gure artean.

Audio_placeholder

Bilboko Konpartsak: «Oportunitate kriterioa erabili du Udalak gure ekitaldiak debekatzeko»

Loading player...
«Agintekeriaz» jardutea leporatu zioten pasa den astean Bilboko Konpartsek Juan Mari Aburto alkateari. (Aritz LOIOLA/FOKU)
«Agintekeriaz» jardutea leporatu zioten pasa den astean Bilboko Konpartsek Juan Mari Aburto alkateari. (Aritz LOIOLA/FOKU)

Gure kaleetako giroa beste bat litzateke pandemiarik eta milaka herritar eraman dituen birusik existitu ez balitz. Gure buruak zaintzeko garaiak diren arren, azken hilabeteek erakutsi digute kaleak berreskuratzeko aukera izan badugula, neurriekin eta errespetuz. Horixe egiteko asmoa zuten Bilboko Konpartsek.

Gainera, Bilboko Irria egitaraua lantzen aritu dira Konpartsak hilabete luzez, baina Covid-19aren hedapena aitzakiatzat hartuta, Udalak ekitaldi asko bertan behera utzi ditu.

Bilboko Konpartsetako kide Arkaitz Peñak kontatu digu segurtasun neurri guztiak mantenduko zituztela aurrez esana ziotela Udalari. Hau da, kanpoaldeko ekintzetan maskarak erabiltzera derrigorrezkoa izango zela, ekitaldietara joateko aurrez izena eman beharko zela eta abar... Hori guztia udalarekin hitz eginda bazuten ere, egitarauko zenbait ekintza eta ekitaldi gorriz markatu dizkietela esan du Peñak: "Hilabeteak daramatzagu jaiak neurri guztiekin antolatzen, eta hala ere, ekintza gehienak debekatu dizkigute"

Pasa den astean, gainera,  agerraldia eskaini zuten Bilboko Konpartsek egoera hau salatzeko, eta bertan, «agintekeriaz» jardutea egotzi zioten Juan Mari Aburto alkateari. Izan ere, Peñak dioenez, Udalak antolatutako ekintzak gauzatuko dira, baina eurek antolatutako asko ez, nahiz eta antzekoak izan: "Antolatzaileen arabera onartzen dituzte ekintzak".

Etsipenetik

Bi urte dira jada, beste hiriburuetan bezala, pandemiaren eraginez, ez dela jairik izango. Eta horren aurrean, etsipenetik, jaiak normaltasunez ospatzeko gogotsu daudela aitortu du Peñak: "Bi urte daramatzagu jai handiak antolatu gabe, eta gogotsu gaude jaiak normaltasunez ospatzeko. Beraz, ea datorren urtean normaltasun batera iristen garen Bilbori irria piztu ahal izateko".

Oztopoak oztopo baina atzo eman zioten hasiera Konpartsek beren egitarau murritzari. Eragile desberdinek antolatutako martxa eta kalejira batekin hasi zirela kontatu du Peñak. Eta, beraz, zenbait jarduera galarazi badizkiete ere, egitea baimendu dizkieten horiez gozatuko dute bilbotarrek igandera bitarte.

Jaurlaritza Logoa