Zuzenean

Naiz Irratia

Iraultza Txikien Akanpada sua(k) pizteko prest

Iraultza Txikien Akanpada egingo da aste honetan Artean. Abuztuaren 25etik 29ra, herri mugimenduen topaleku izan asmo du ekimenak. Xehetasunak jasotzeko, antolatzaileetako bat, Gorka Nobales izan da Informazioaren Haria-n.

Audio_placeholder

Iraultza Txikien Akanpada sua(k) pizteko prest

Loading player...
Auzolana egin dute egunotan Artean akanpadararen espazioa egokitzeko. Argazkia @itakanpada
Auzolana egin dute egunotan Artean akanpadararen espazioa egokitzeko. Argazkia @itakanpada

Herri mugimenduen topaleku bihurtuko da hilaren 25etik 29ra Artea herria. Bertan, pil-pilean dauden gaiak jorratuko dituzte; elkarrekin borrokatzeko eta gogoetatzeko asmoz. Gainean dira akanpadaren datak, eta sua pizteko prest daudela esan du Nobalesek; baina ez da, ordea, su bakarra piztuko duten hori, su gehiago daude Iraultza Txikien Akanpadan piztu behar direnak: «Su asko dira gure borroka eta herri mugimenduetan piztu behar direnak», azaldu du.

2018an ospatu zen Iraultza Txikien Akanpadaren lehendabiziko edizioa, Zubietan. Eta, geroztik, Nobalesek azaldu duenez, pandemia dela eta, bidean oztopoak izan dituzte berriro ere ospatzerako garaian. Baina, Nobalesek dio, oztopoak oztopo, aurten suak pizteko prest agertu direla berriro ere: «Zaila zirudien arren, hemen gaude berriz ere».

Bizi dugun osasun-egoera, Nobalesen iritziz, ez da, inondik inora, erraza. Baina, aurtengo edizioa, hain zuzen, pandemiak utzi dituen hutsune batzuk betetzera datorrela aurreratu Nobalesek: «Pandemiak iraultza asko geldiarazi ditu, baina gure artean saretu behar gara eta zubiak eraiki behar ditugu, beraz, Iraultza Txikien Akanpadak galdu ditugun zenbait gauza martxan jartzera lagun diezaguke».

Arteako Basoa

Esan bezala, Zubietan ospatu zen lehenbiziko eta azkeneko edizioa, baina aurtengoa, ordea, Artean ospatuko da. Izan ere, Nobalesek azaldu duenez, Artean badago proiektu bat, "Basoa" izena duena, zeina arduratzen den munduko txoko ezberdinetako borrokalarien babesgune izaten. Gainera, bertako herri mugimenduei espazio bat eskaini nahi die gune honek. Nobalesek azpimarratu duenez, lanketa ugari eraman dira aurrera Artean, eta akanpadan bertan landutakoarekin bustitzea aukera ona iruditu zitzaien antolatzaileei.

Iraultza txiki batzuk «oso handiak» dira, eta denek tokia izan dezatela nahi dute antolatzaileek. Horretarako egitarau zabal bat antolatu dute, zenbait gai bertan mahai-gaineratuz: «Hiru gune egongo dira, hitzaldiak mahai-inguruak eta denetarik eskaintzen», aurreratu du. Gainera, egitarau zabal horretan, haurrentzako gunea ere izango da. Izan ere, Nobalesen ustetan, adin guztietara iritsi behar da Iraultza Txikien Asanblada.

Jaurlaritza Logoa