Zuzenean

Naiz Irratia

Labrazako parke eolikoa, biodibertsitatean «sarraskia» eragin dezakeen azpiegitura

Labrazan proiektatutako haize-erroten aurkako martxa burutu eta biharamunera izan da Naiz Irratian Aitor Armentia Arabako Mendiak Aske plataformako kidea. Kezkatuta dauden arren, baikorrak ere badira «arabarren erantzuna gero eta nabarmenagoa» delako Armentiaren arabera.

Audio_placeholder

Labrazako parke eolikoa, biodibertsitatean «sarraskia» eragin dezakeen azpiegitura

Loading player...
Beroari aurre eginez, ehunka lagun batu ziren Labrazan larunbat honetan. (Jaizki FONTANEDA / FOKU)
Beroari aurre eginez, ehunka lagun batu ziren Labrazan larunbat honetan. (Jaizki FONTANEDA / FOKU)

Arabako Mendiak Aske elkartearen hirugarren ibilaldia antolatu zen larunbat honetan Oiongo Labraza herrian. Eta honako helburuarekin egin zuten martxa: lurraldean proiektatutako zentral eolikoek mehatxatutako ondare naturala ezagutaraztea. Bertan egin nahi duten zentral eolikoen arriskuez eta suposatuko lukeen «sarraskiaz» mintzatu da Aitor Armentia plataformako kidea, «biodibertsitatean eragin negatibo ikaragarria izango luke, bertako pinudi eta hegaztietan batez ere».

Baina indartsu sentitzen dira plataforman, gero eta gehiago direlako azpiegitura hauen aurka daudenak, batez ere eremu kaltetuetan, «ikusten ari gara herritarren erantzuna gero eta nabarmenagoa dela. Labrazako kontzejuan esaterako, parke eolikoaren aurka bozkatu zuten», azaldu du Armentiak.

Borroka honek segida izango du irailaren 11n, Azazetan, mendi martxa berri batekin. Ondoren beste bi martxa antolatuko dituzte eta urriaren 23an 'Babestu Maite Duzun Mendia' kanpainari amaiera emango diote manifestazio batekin Gasteizen.

Jaurlaritza Logoa