Zuzenean 09:00h - 11:00h

Bigarren Kafea

11:00h - 11:15h

Haria 2 aurrerapena

Oinatz Aizpuru

11:15h - 12:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Urtea bukatzear, Izkander Fernandezek 2020ko lan gogokoenen egileak ekarri ditu MusikHariara

Aurreko asteetan gai bat hartu eta haren bueltan ibili gara ostegunetan Izkander Fernandezek egiten digun tartean. Aste honetan, ordea, urte bukaerari begira jarri eta gehien gustatu zaizkion artisten lanak errepasatu dizkigu.

Audio_placeholder

Urtea bukatzear, Izkander Fernandezek 2020ko lan gogokoenen egileak ekarri ditu MusikHariara

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
'Koloreak' izeneko diskoa da Habi taldearen bigarrena.
'Koloreak' izeneko diskoa da Habi taldearen bigarrena.

Ez da erreza urteko kanturik kuttunenak aukeratzearen lana, baina Izkander Fernandez bezalako musika-kritikoek zerrenda osatzeko ohitura izaten dute hasieratik. Ez diogu horren inguruan galdetu, baina ranking bat egiten duela jakin badakigu eta urte bukaerakoa ere ziur laster emango duela ezagutzera.

Oraindik hilabete geratzen den arren 2020ari agur esateko, garai honetarako lan gehienak argitaratuta egoten dira eta horien artean egin du bere aukeraketa lemoaztarrak. «Badakit, esaterako, Habiren diskoa urtea lehen postuetan egongo dela, nahiz eta oraindik lan bat edo beste faltako zaidan entzun eta zerrendara gehitzeko», kontatu digu Fernandezek. Gainera, igandean, abenduaren 6an, Donostiako DabaDaba aretoan izango da Villabonako bikoaren eta Dena talde ondarroarraren kontzertuan.

Beste bi proposamenak kuttunak dituen doinu pisutsuagoetan mugitzen dira. «Yves Tumorren lana munduko top zerrenda guztietan sartzeko modukoa den horietakoa da, eta, Ànteros taldearena berriz proposamen kuttuna. Cándido Gálvez, Viva Belgrado taldeko kidea, zen talde honen aurreko abeslaria eta harekin nahiago nituela onartu beharrean nago. Baina, alde positiboa ere izan zuen taldearen eta Cándidoren banaketak: orain Viva Belgrado eta Ànteros, biak ditugu», esan du umorez Fernandezek.

Aurretik, ordea, hiru proposamen hauek luzatu dizkigu:

– Yves Tumor - Kerosene!

– Ànteros - Escorpión

– Habi - Koloreak

Jaurlaritza Logoa