Zuzenean 18:00h - 19:00h
Bidaiari
19:00h - 21:00h
Haria 3
21:00h - 23:00h
MusikHaria

Europa iparraldean musika gogor asko egiten da eta doinu horien zaleek bertako taldeen berri badakite. «Finlandiako taldeen inguruan ari nintzen tartea prestatzen, baina hard rockaren ingurukoa egiten bukatu dut», kontatu digu Izkander Fernandezek.
Hala, ez da kasualitatez iritsi Islandiakoa den Sólstafir taldearengana. Musika gogorragoa egitetik eboluzio bat izan eta azkenaldian egiten ari dena ekarri digu Fernandezek. Gainera, aitzakia baliatuz, Eneko Axperi irakurritako bitxikeria bat ere ekarri dugu gogora. Izan ere Axpek bere Twitterreko kontuan duela egun gutxi aipatu zuen euskararen eta islandieraren arteko pidgin hizkuntza bat bazela, Donibane Lohizuneko arrantzaleak bertara joaten ziren garaikoa.
Baina musikari eskaintzen diogu tartea eta hiru proposamen hauek luzatu dizkigu aste honetan:
– Sólstafir - Akkeri
– Romeo and the Lonely Girls - The Dark Horse
– Cobra - Legarreko kanpaiak
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Konfiantza osoa dut iazkoa baino partida hobea izango dela»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
