Zuzenean
Euskal Herrian kontzertu handiak izaten ziren batean eta bestean. Askok Donostiako belodromoan zein Anoeta kiroldegian egiten zirenak izango ditu gogoan, baina baziren areto ugari zeinetan talde garrantzitsuek ematen zituzten kontzertuak. Horietako bat zen Bergarako Jam aretoa. Izkander Fernandezek berak esan digunez, «urte batzuetan bertan bizi» zen.
Horren harira, nazioarteko taldeekin elkarrizketak egiteko aukera ere izan zuen musika-kritiko lemoaztarrak. Tartean, besteak beste, Marilyn Manson bera ere telefonoz elkarrizketatzeko aukera izan zuela kontatu digu Fernandezek: «kantatzen dueneko ahotsaren antzerakoa du eta elkarrizketatzeko oso erraza da. Galdetzen diozuna galdetuta ere, beti dauka erantzuteko zeozer».
Izan ere nazioarteko zirkuituan, Iberiar Penintsulara gerturatzen ziren talde askok Bartzelona, Madril eta Euskal Herria izaten zituzten jomuga. Hala, taldearen arabera, toki batean edo bestean izaten zen kontzertua. Jam aretoa aproposa zen tamaina ertaineko emanaldiak egiteko eta bertan egon ziren batzuk ekarri dizkigu gogora Izkander Fernandezek. Gehiago ere izan zitezkeen, baina hiru talderen kontzertuak eta pasarteak ekarri dizkigu gogora:
– Deus - Suds & Soda
– The Hotdogs! - Roadstar
– Queens of the stone age - In the fade