Zuzenean 18:00h - 19:00h
Bidaiari
19:00h - 21:00h
Haria 3
21:00h - 23:00h
MusikHaria

MusikHaria saioan, ostegunero, Izkander Fernandezi zabaltzen diogu atea. Beti zerbait ikasten dugu eta aste honetan Perry Farrell nor zen eta haren musika ibilbideari lotutako kontuak ekarri dizkigu.
Farrellen aitzakian, ordea, 'Groove Armada' taldea ekarri du Fernandezek eta protagonismo dezente izan du aste honetako tartean. Groove Armadak egindako remix baten harira, gainera, aitortu digu ez dela berez halakoen zalea, baina kasu honetan «irabazi» egin dutela eta bere fonotekan tokirik baduela. «Gainera, onartu beharra daukat kantu originala baino gehiago atsegin dudala remix hau», kontatu digu Fernandezek.
Hauek dira Izkander Fernandezek ekarritako hiru kantuak:
– Groove Armada - My Friend
– Perry Farrell - Shekina (Grove Armada Terrace 2000 remix)
– Jane's addiction - Stop
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Konfiantza osoa dut iazkoa baino partida hobea izango dela»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
