Zuzenean
Gorka Padrones izan da 'Musikharia' saioan 'Addar' taldearen lehen lanari buruz hizketan. Addar zubereraz deabruari deitzeko erabiltzen den hitza da, eta deabruen musikatzat hartu izan da urte askotan rock&rolla.
2018an elkartu eta kantuak egiten hasi ziren taldekideak, hala 2019ko bukaeran Xanperen Bilboko Koba estudioetan sartu eta bost kantu grabatu zituzten. «Kantu gehiago ere bagenituen, baina, estudio batean sartzeak eskatzen duen esfortzu ekonomikoa handia da gu bezalako talde batentzat, eta, ondorioz, hainbat abesti grabatu gabe geratu dira», kontatu digu Padronesek.
Zuzenekoen zain, «jendeak orain musika entzuteko denbora gehiago duelakoan» kaleratu dute Sugarra diskoa, ohiko plataforma digitaletan entzuteko moduan dagoena.
Sua eta ura batzen dituen lana, Bermeoko kresalaren eraginez sortzen den infernuko deabruen musika, hori da 'Addar' taldekoek eskeintzeko dutena.