Zuzenean

Iker GURRUTXAGA

Benito Lertxundi: «Rockeroa naiz, askok uste ez badu ere»

Etxeko estudio txikitik eta ordenagailuaren bestaldetik ez zituen elkarrizketa asko emango Benito Lertxundik. 'Musikharia' saioan izan dugu eta barru-barrutik ateratako istorioak kontatu dizkigu. Hasi umetatik eta gaurdainoko pasadizoak ekarri ditu musikari oriotarrak; oholtzaz oholtza, 55 urte daramatzanak.

Audio_placeholder

Benito Lertxundi: «Rockeroa naiz, askok uste ez badu ere»

Loading player...
55 urte daramatza gitarra aldean duela Benito Lertxundik
55 urte daramatza gitarra aldean duela Benito Lertxundik

Gertukoa eta hizlari aparta da Benito Lertxundi. Ez da harritzekoa garaian Pako Aristi eta Mikel Markezek harekin egindako otorduetatik «Plazer bat izan duk, Benito!» (Elkar, 2012) liburua osatu izana.

Guztiz etxekotuta gustura bizi dela kontatu digu, herritik atera gabe pozik bizi dela. «Garai batean  Donostian sartuta ibiltzen nintzen, orain Manhattan iruditzen zait» kontatu digu umoretsu Benito Lertxundik.

Urte asko darama kantuaren munduan Benito Lertxundik, 55 oholtzetara igotzen hasi zenetik, baina oraindik ikasten jarraitzeko gogoz dagoela aitortu digu. Musikaren inguruko kontuak eta bestelako istorioak ere ekarri ditu 'Musikharia'-ra. Bi orduz aritu eta «denborarena psikologikoa da guztiz» esanaz agurtu gaitu.

Beste behin, plazer bat izan da, Benito.

Jaurlaritza Logoa