Zuzenean 21:00h - 22:00h
Bilynch
22:00h - 23:00h
Uluka
23:00h - 00:00h
Beste Lau

Unibertsitatean irakasle, kriminologian doktore izateko bidean eta musika barrokoa abesten, besteak beste. Horrela irakurrita pertsona serio eta hotz baten irudia egiten dugu askotan, baina guztiz bestelakoa da Leire Berasaluze, LeireLetu bezala ezagunagoa dena. Hori bai, lanean bai, hor oso zorrotza da, eta horrela egin du bere ibilbidea.
Sehaskatik aitaren pandero doinuak entzun ditu, Xabier Berasaluze Leturiaren alaba baita. «Aitak bere amaren, nire amonaren, abizena erabili zuen izen artistiko bezala, baserriak ere izen bera zuelako. Hartara, nireganaino iritsi eta nik ere mantendu dut Leturiarena», kontatu digu abeslariak.
'Lain' taldean hasi, Iker Laurobarekin elkartu gero, Euskal 'Barrokensemble'-n segi eta, aitak egin bezala, Joseba Tapiaren ondoan ere badabil gaur egun. Horri guztiari errepasoa egin diogu eta, bide batez, bere umetatik gaur arterainoko fonoteka osatu digu Musikharia saiorako. Kantu zerrenda entzungai duzue gure spotifyeko kontuan.
«Amasako zikloa itxi egingo da; auskalo urte batzuk pasata zer gertatuko den»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
Eskola kirola eta frustrazioa: Nola eragiten du eta nola kudeatu?
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
