IRRATIA

‘DonostiPop’ edota hiri baten bueltan sortzen den soinu propioa

Donostian 80. eta 90. hamarkadatan hasitako pop musikaren bueltako taldeek gaur arterainoko eragina izan dute. Hartara, erdi-ezkutuan bada ere, urte luzez pop eszenak garrantzia izan du Gipuzkoako hiriburuan. Horrela kontatu digu Iker Bárbara Zarata Mondosonoro aldizkariko arduradunak.

Elena Setien donostiarrak estilo anitzetako proiektu interesgarri asko landu ditu.

Este navegador no soporta el elemento audio.


Herri bat edota hiri bat askotan lotu izan da musika estilo propio batekin edota alderantziz, soinu bat hiri batekin lotu izan da. Euskal Herriaren kasuan rock gogorra edota punka lotu izan dira askotan gure musika panoramarekin, baina gero egon dira mikroklima batzuk eta soinu propioa duten eremu batzuk.

Egun, akaso, Mungia inguruan kokatzen diren taldeak izan daitezke horren adibide, Belakoren soinuaren antzekoak entzun daitezkeelako beste hainbat taldetan. Adinez gertukoak eta antzerako musika kontsumitzen dutenak izateak badu zerikusirik hor.

Baina, aurretik, 80-90. hamarkadaren bueltan, Donostiako pop musikak eszena propioa izan zuen eta gaur arte mantentzea lortu duela esan dezakegu. Hartara, Iker Bárbarak ‘DonostiPop’ bezala bataiatu du aste honetan ‘Zarata’ tartean eskaini diguna:

– Elena Setien - Another king of revolution

– Paja - Control de cuadernos

– Espagueti - Amor de verano

– Havoc - El Pop Murió