

Zuzenean 05:00h - 09:00h
Haria 1
09:00h - 11:00h
Bigarren Kafea
11:00h - 11:15h
Haria 2 aurrerapena

Bizi-bizia izan da maiatzaren 14a musika emariari dagokionez. Maiatzaren 14a aipatzen dugu, ostiraletan etortzen direlako berrikuntza asko batean eta bestean. Eta, gure artistak, ez dira atzera geratzen. Azken asteetan etorri diren abestietatik lau aukeratu dizkigu Iker Bárbarak, baina, tartean, azken orduan iritsi den talde gazte baten berri ere eman digu.
Zuen ahotsa deituriko taldeaz ari gara hizketan, Anuk Harreguy (ahotsa eta gitarra), Nora Agirretxea (bajua) eta Aiala Beato (bateria) dira taldea osatzen dutenak eta oso oso gazteak dira. Aipatu beharra dago Haritz Harreguy, Keu Agirretxea eta ‘Ñako’ Beatoren familiakoak direla, oso ezagunak diren hiru izen euskal musika eszenan. Iaz agertu ziren lehengoz, etxean grabatutako bideo batean, han Mark Zubizarretak ere hartzen zuen parte, baina hiruko moduan agertu dira orain. Erreleboa badatorrela diote, ikusi beharko da zer egiten duten hemendik aurrera.
Hauxe da Iker Bárbarak luzatu digun zerrenda:
– Ni - Normalidadearen prozesua
– Sara Azurza - Ez ohildu
– Kyxo - Orain
– Zuen ahotsa - Naizena naiz
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Txirrindularitza osatzen dugun familia alde batera utzi dute»
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
