

Zuzenean 14:00h - 15:00h
KirolHaria
15:00h - 17:00h
Zebrabidea
17:00h - 18:00h
Iruindarra

«NafarOT deituko diogu aste honetako tarteari», esan zigun umoretsu Iker Bárbarak aste honetan MusikHaria saiorako hautatu zituen kantuak aurkeztean. Izan ere lau abeslari, lau emakume, nafar izan ditugu protagonista aste honetako ‘Zarata’ tartean.
Operación Triunfoko azken hiru edizioetan lau euskal herritar izan dira bertan eta, benetan lan ona egin ostean, beren lanak aurkeztuz ibili dira ondoren. Amaia Romero izan zen hiruretan lehena eta, gainera, lehiaketa irabazi zuen iruindarrak. Urtebete beranduago, Natalia Lacunza atarrabiarraren txanda iritsi zen eta hirugarren izatea lortu zuen. Azken biak, lehiaketa horretan euskaraz abestu zuten lehen bi abeslariak izan ziren, Maialen Gurbindo eta Anne Lukin. Biek ala biek diskoa kaleratu berri dute, lehendabizikoak Chica Sobresalto moduan.
Behin industrian sartu direnean egin dutenaren xehetasun ugari kontatu dizkigu Iker Bárbarak eta haien gaztetasunaz eta nortasunaz ere aritu gara. Ibilbide oparoa duten abeslariak dira lauak, bai behintzat berek hori horrela izatea nahi badute.
Hauek izan dira Bárbarak haiek egindakoaren lagin moduan ekarri dizkigun kantuak:
– Alizzz x Amaia - El encuentro (Gallery session)
– Natalia Lacunza - Quiero dormir contigo (ft. Trashi)
– Anne Lukin ft Gorka Urbizu - Lisboa
– Chica Sobresalto ft. Leire Celestino - Fusión de nucleo (PamploSound)
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Konfiantza osoa dut iazkoa baino partida hobea izango dela»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
