Pandemoniyua | Eider Rodriguez
Este navegador no soporta el elemento audio.
Bera ez da gaixotu, baina martxoa aldera «susto batzuk izan genituen» esan du Eider Rodriguez irakasle eta idazleak Pandemoniyua podcastean. Bai, Eider Rodriguezek idazten du, baina, irakaskuntzatik bizi da. Eta kontatu digu klaseak online ematea tokatzen zaiola orain, «eta ez daki nor duten beste aldean, ez dira iazko ikasle berak eta ez ditut ezagutzen» dio. Bizi dugun egoera hau dela eta, nahiko suminkor dagoela ere esan digu: «badut amorru puntu bat» eta «zaurgarri sentzitzen naiz, hori bai, beldurrik ez du sentitu».
Pandemiarena hasi zenean luzemetrai baterako gidoia idazten ari zen, baina eten egin da proiektua, oraingoz. Ordea, ez du denbora alferrik galdu Hendaiako etxean, «inoiz baina gehiago irakuri dut fikzioa», saiakerak leitzeko, ordea, ez du nahikoa kontzetrazio eduki, eta nahiago izan du idatzi, eta oso gustora egin du gainera: «idatzi egin du gustora, eta ez bakarrik fikzioa, barne notak ere idatzi ditu. Eta gertatu zait idaztea, eta pentsatzea, agian, noizbait, norbaitek, irakurriko duela idazten ari naizena», eta hori, ez omen zaio behin ere ez gertatu.
Idazleak, nahikoa ohituta daude itxialdian egotera, bai behintzat Eider Rodriguez, «idazterakoan denak egiten dit traba eta konfinatu egiten naiz erabat. Bilatzen dudan zerbait da». Horregatik ohituta dago etxean egoetera, Hendaian bizi denez gainera, ez dira hain neurri zorrotzak ezarri bertan «ez dugu eduki Hegoaldean bezalako konfinamendu itxirik» azaldu du, eta okerrena mugen itxiera izan dela aitortu digu: «psikologikoki gogorra egin zait muga itxia egotea. Larridura sentsazioa areagotu zitzaidan. Oroitzapen txarra daukat horrekin».
Kulturak bizi duen krisiaz ere hitz egin dugu Rodriguezekin. «Zorionez edo zoritxarrez ez naiz bizi nire sorkuntza lanetik. Hautu bat da, ez zait gustatzen presiopean idaztea, eta motela naiz idazten», beraz, koronabirusak ekonimikoki ez du kolpatu baina, «nire lagun eta kolega asko kolpatu ditu, eta lehendik ere oso kolpatuak zeuden» eta horregatik argi du «asmatu beharko dugu beste modu bat egiteko, beste bide bat, beste plaza batzuk». Konfinamendu egunetara bueltatuz, kulturari dagokionez «behar handiagoa egon da, eta inoiz baino baztertuago egon da kutlura» eta nola eman buelta egoerari? «Borondate falta dago eta gure artean oso atomizatuak gaude. Kostatzen zaigu komunitatea antolatzea» dio Eider Rodriguezek.