Zuzenean

Ramon Zabalegi

Pandemoniyua | Juantxo Arakama

Audio_placeholder

Pandemoniyua | Juantxo Arakama

Loading player...
Juantxo Arakama
Juantxo Arakama

2020an abiatutako 'Etxeko Uzta' podcastaren adar bat da 'Pandemoniyua'. Elkarrizketa sorta zabal bat. Gure herriko sortzaileekin arituko gara solasean, pandemiak haien bizitzara eta lanetara ekarri duena ezagutu eta hausnartzeko. Juantxo Arakama musikaria gonbidatu dugu gurera,  Glaukoma taldeko abeslaria.

Arakamari ez zaio gertutik tokatu covid19a, eta lan proiektu handirik ere ez zaio erori. Horregatik dio: «ez dut uste kexatzeko moduan nagonik», baina, badago kezkatuta. Ez dakigulako egoera hau noiz arte luzatuko den, «kezkatutako nago datorrenagatik» esan du Pandemoniyuan. 

Aitortu du konfinamendu egunetan ez duela asko ekoiztu, paratu dela koaderno aurrean, baina gauza handirik ez duela sortu. Hala ere, ez du uste berea egoera berezi bat denik, egoera orokor bat baizik. «Saiatu naiz buelta gehiegi ez ematen, eta etorriko dela pentsatzen dut» azaldu digu. Berarentzako okerrena etxean lan egitea izan dela dio «ohetik hiru metrora lantokia izateak ez dit onik egin».

Bizi dugun egoerarekin kezkatuta ote dagoen galdetuta Arakamak dio baietz. «Pentsatzen dut kulturgintzak (ez dakit oso ondo nola deitu) udara batean aguanta dezakela horrela, batez ere, jakina bada egoera hau  bukatu egingo dela. Baina, kontua da honek guztiak noiz arte iraungo duen ez dakigula» dio,  eta horregatik, nahiko pesimista dago egoerarekiko, «kultura osoa dago zaurituta, goian ari den industria, eta azpitik sortzen diren gauza txikiak ere», denak beraz.

Zaintzen al da kutura? galdetu diogu. Eta argi erantzun du berak: «kultura? Kulturatik haratago doa hau, nik uste dut pertsonak direla zaintzen ez direnak. Argi ikusi da zeintzuk diren hemen interesak...».

Honek guztiak gure harremantzeko moduan eragina izango ote duen galdetuta, argi dio «niri ez zait ahaztu nola harremantzen ginen, hori oso barnetaua dugu». Hori bai,  «ez dakit erabat bueltatuko garen aurreko egoerara, eta zein modutan errekuperatuko ditugun harremantzeko espazio horiek» dio Arakamak.

Jaurlaritza Logoa