Zuzenean

Ramon Zabalegi

Pandemoniyua | Ander Lipus

Audio_placeholder

Pandemoniyua | Ander Lipus

Loading player...
Ander Lipus
Ander Lipus

2020an abiatutako 'Etxeko Uzta' podcastaren adar bat da 'Pandemoniyua'. Elkarrizketa sorta zabal bat. Gure herriko sortzaileekin arituko gara solasean, pandemiak haien bizitzara eta lanetara ekarri duena ezagutu eta hausnartzeko. Ander Lipus bufoiak gonbidatu dugu gurera. 

«Hurbileko bat gaixotzen zaizunean ohartzen zara bizi dugu psikosiaz» esan du Ander Lipusek. Aita gaixotu egin  zenegun batetik bestera, negatibo eman du PCR frogetan, baina gaitxotze hutsak agerian utzi dio Lipusi «zeinen indefentso gauden birus honen aurrean» eta baita jendartearen beste gabezi orokor bat ere: nola antolatu zaintzarako?

«Ni saiazen naiz komunikabideei kasu askorik ez egiten. Sare sozialetan esaten dena sahiesten» dio aktore bizkaitarrak. Horregatik dio «ahal den nuerrian eramaten dut hau». Eta dio, giltza dela zentzuz jokatzea, covid19 hau ez dela tamalez gurean dugun pandemia bakarra, hor daudela gosea eta gerra... aspalditik gurean dauden pandemiak, baina, noski, hori ez dela Europa...

Honi guztiari alde onik ikusten ote dion galdetuta, argi dio «ba, ez. Ez askorik». Eta azaldu digu zergatik: «ni bufoia naiz. Eta bufoi horri esan zioten etxean sartu behar zela. 6 hilabete eman ditu antzerki areto bat zapaldu gabe. Eta esajeratu gabe diot antzerkia nire bizitza dela: antzerkitik bizi naiz eta antzerkiak biziarazten nau. Beraz, ez dakit ezer onik eman didan honek». Hala ere, konfinamendu egunak baliatu ditu aspaldiko proiektu bat bukatzeko, antzerki-liburu bat «izugarrizko biblia da, 600 orrialde inguru ditu».

'Pademoniun' hitzak, grekeraz, deabru guztien bilkura edo aingeru guztien bilkura omen da. Gurean ez ditugu guzti-guztiak izango, baina bai, gure inguruko musikari, sortzaile, deabru eta aingeru lagin anitz bat. 

'Pademoniun'  hitzaren beste esanahia, nahaspila da, nahaspila eta kaosa...pandemia demonio honek gure herrira eta besteetara ekarri duena.