Zuzenean
2020an abiatutako 'Etxeko Uzta' podcastaren adar bat da 'Pandemoniyua'. Elkarrizketa sorta zabal bat. Gure herriko sortzaileekin arituko gara solasean, pandemiak haien bizitzara eta lanetara ekarri duena ezagutu eta hausnartzeko. Nahia Zubeldia gonbidatu dugu gurera, Lumi taldeko kidea.
«Hasieran egoera irreala egiten zitzaidan» esan du Zubeldiak, eta «espero dut egoera hau ez dela sobera iraunen» gaineratu du. Honek guztiak alde onik ba ote duen galdetuta, duda egiten du erantzuterakoan: «uste dut etxealdiak balio izan duela kontzientzia hartzeko: zertan ari garen, hurbileko gauzak erosi behar direla...», baina, argi horrek iruango duen edo ez, ez du batera garbi.
Lumi taldeari ez dio bete-betean harrapatu pandemia honek. Ez zuten diska berririk, eta «aski momentu onean harrapatu gaitu» aitortu digu. Baina beste proiektu batzuetan zegoen murgilduta, eta horiek bai, horiek bertan behera geratu dira oraingoz. Adibidez, Uso Pop-eko kideek antolatzen ari ziren 'Mapa Galduak' proiektua.
Musika eszenaren inguruan galdetuta, kezkatuta dago Nahia Zubeldia. Podcast honetan parte hartu duten sortzaile gehienak bezala. «Begibistakoa da aktibitateak hasi direla, gurasoak lanera, umeak eskolara baina kontzertuak ezin dira egin. Turistaz beteta egon da Donibane Lohitzune udan, baina ez digute baimenik eman kalean kontzertu bat emateko, bitxia da».
'Pademoniun' hitzak, grekeraz, deabru guztien bilkura edo aingeru guztien bilkura omen da. Gurean ez ditugu guzti-guztiak izango, baina bai, gure inguruko musikari, sortzaile, deabru eta aingeru lagin anitz bat.
'Pademoniun' hitzaren beste esanahia, nahaspila da, nahaspila eta kaosa...pandemia demonio honek gure herrira eta besteetara ekarri duena.