En directo

Eneko Villegas

«Argi genuen Pirinioan bizi eta lan egin nahi genuela eta Xortaren aukera atera zitzaigun»

'Ofizio eta Afizio' saioak Burgira garamatza Xorta Garagardauaren egoitzara, Nafar Piriniotan ekoitzi eta dastatzen den artisau garagardoa. Harrera egin digute Ainhoa Elizaldek eta Josetxo Ubauk.  

Audio_placeholder

«Argi genuen Pirinioan bizi eta lan egin nahi genuela eta Xortaren aukera atera zitzaigun»

Loading player...
Ainhoa Elizalde eta Josetxo Ubau, Xortako kideak
Ainhoa Elizalde eta Josetxo Ubau, Xortako kideak (Eneko Villegas)

Garagardoa da munduan zehar dagoen edaririk ezagunetakoa,  garagardoaren merkatua multinazionalek betea duten arren badira euren txikitasunetik artisau garagardoa ekoizten dutenak.

Horietako bi ditugu gure hurrengo gonbidatuak, Ainhoa Elizalde Ojer burgiarra eta Josetxo Ubau Galarza aetza. Hainbat lanetan aritu izan dira, betiere argi edukita euren bizitza Nafar Pirinioetan errotu nahi zutela. Horrek aukera bat eskaini zien bertan ekoitzi egiten zen Xorta garagardaua traspasatzen baitzen. Xorta erronkarieraz tragoxka esan nahi du eta iltzatuta daramate erronkarieraren berreskurapena euren proiektuan ere. Hiru lagunekin batera sartu ziren erronka berri honetan eta ezkeroztik dabiltza Xorta Garagardaua ekoizten. Ekoitzi ez ezik, distribuzioa ere egiten dute.

Hori gutxi balitz, tarteka deitzen dieten guztietan behintzat, gargardo txestaketak (dastaketa erronkarieraz) egiten dituzte, Euskal Herri osotik ibili direlarik. Erronkaribarko Burgitik pasatzen bazarete bertako poligonoan topatuko duzue Xorta-lekua eta tragoxka eta ratu eder bat pasatzeko aukera lor dezakezue, bestela Instagramen ere topatuko duzue euren berri @xorta_garagardaua erabiltzailearekin.

Jaurlaritza Logoa