En directo

Lide Hernando

Zatiketak, marketinga eta abeslari itzelak: R&B musikaren ibilaldi erratikoa

Rhythm and blues musikaren garapena hain izan da zatikatua, ezen gaur egun genero honi buruz hitz egitean guztiz ezberdinak diren bi estilo topa ditzakegula: klasikoa, jazza eta bluesa oinarri zituena eta modernoa, soul eta hip-hop. zantzuak dituena.

Audio_placeholder

Zatiketak, marketinga eta abeslari itzelak: R&B musikaren ibilaldi erratikoa

Loading player...
Ray Charles Hamburger Musikhalle-n, 1971ko irailean
Ray Charles Hamburger Musikhalle-n, 1971ko irailean (Heinrich Klaffs (CC))

Rhythm and blues musikaren garapena hain izan da zatikatua, ezen gaur egun genero honi buruz hitz egitean guztiz ezberdinak diren bi estilo topa ditzakegula: bata, klasikoa, 40. eta 60. hamarkaden artean garatu zena eta jazza eta bluesa oinarri zituena; eta bestea, modernoa, 80. hamarkadatik aurrera birsortu zena, soul eta hip-hop zantzuak dituena.

Aste honetako Ad Libitum saioan Rhythm and blues edo R&B musikari buruz hitz egingo dugu. Horretarako, Amy Winehouseren 'You know that I’m no good' abestiarekin irekiko dugu saioa, eta ez da ausaz: izan ere, artista britainiarrak ederki jakin zuen R&B zaharra eta berria uztartzen. Baina zergatik R&B zaharra eta berria? Bi estilo ezberdin ote dira? Bada, hori da gaurkoan aztertzen saiatuko garena, estilo honek hainbat garai ezberdin bizi izna baititu, eta bakoitzaren sonoritateak ezberdintasun handiak ditu.

Rhythm and blues zaharreko errege Ray Charlesekin jarraituz, honen ezaugarriak zeintzuk diren jakingo dugu, hala nola, instrumentazioa edota eraginak. 80. urtean, ordea, generoa dekadentzian zegoen unean, Marvin Gaye soul abeslariak, bere musikari norabide berri bat emateko ahaleginean, r&b berriari ateak ireki zizkion.

Saioaren azken zatia gaur egungo r&b abeslari ezberdinen abestiak entzunez igaroko dugu; genero berritu honen ezaugarriak zeintzuk diren aztertuz. Genero honen inguruan dauden beste duda batzuk ere planteatuko ditugu: genero artistiko bat ote da, edo antzinako musika arrazialari marketing ikuspuntutik jarritako aterki-izen bat? Edonola ere, abesti bikainez gozatzeko saioa duzu hau ere!

Jaurlaritza Logoa