Zuzenean

Lide Hernando

Groovez betetako ordu batez gozatu nahi?

Ba al zenekien Funk hitzak kiratsa esan nahi duela? Ad Libitum saioko lehen atalean, funk musikatik abiatuta, musika genero honek gaur egunera bitarte izan duen eraldaketaren errepasoa egin dugu.

Audio_placeholder

Groovez betetako ordu batez gozatu nahi?

Loading player...
Ad libitum
Ad libitum (NAIZ Irratia)

Ad Libitum saioetan  musika izango dugu hizketagai, beti ere modu askean, atal bakoitzean gai ezberdin bat jorratuz. Denboraldiko lehendabiziko atalean funk musika izan dugu abiapuntu.  Eta lehen saio honetan zera diogu: Groove! Groove! Groove!

Mugimendua edo dantza bultzatzen duen musika mota bat deskribatzeko erabiltzen da askotan Groove terminoa. Azken finean, groove-a erritmo jakin batean mugitzera bultzatzen zaituen sentsazio erritmikoa da. Dantzatzean groove mota alda daiteke, une horretan entzuten den musika islatzeko.

Baina, murgil gaitezen aste honetako gaian: funk-ean. AEBetan 1960. hamarkadan jaio zen musika estilo dantzagarri honek ordura arteko genero asko irauli zituen. ’Funk’ hitzak kiratsa esan nahi du, eta komunitate afro-amerikarrak euren kontra erabilitako irain hau bereganatu zuen estilo berri honi izena jartzeko.

Funkaren errege James Brown-etik hasita, generoaren inguruko zertzelada tekniko eta historikoak azaldu ditugu irratsaioan. Hurrengo hamarkadetan sortutako azpi-genero batzuk ere ezagutu ditugu, hala nola disko musika, acid jazza edota funk-rocka, baita horiek jorratu dituzten artistei buruz hitz egin ere: Earth Wind & Fire, Chaka Khan, Jamiroquai, Janelle Monae edota Red Hot Chilli Peppers berberak.

Euskal Herrian ere funk-ak izan zuen sarbidea, noski, nahiz hamarkada bat beranduago izan; eta, hainbat adibide izan diren arren, Jotakie bezalako taldeez ere hitz egingo dugu.

Groovez betetako ordu batez gozatu nahi?

Jaurlaritza Logoa