En directo

Bigarren Kafea

«Gure sistemaren berrirakurketa bat egin behar dugu; baliabide gutxi ditugu»

Euskal Autonomia Erkidegoan, 661 pertsona bizi dira gizarte-bazterketa larrian. Eusko Jaurlaritzak argitaratutako datuen arabera, datuek nabarmen egin dute gora. 

Audio_placeholder

«Gure sistemaren berrirakurketa bat egin behar dugu; baliabide gutxi ditugu»

Loading player...
Alde Zaharreko bizilagunak, Hiritarron Harrera Sarea, SOS Arrazakeria, Infernua Bizirik eta Darkum taldeak. (Juan Carlos RUIZ / FOKU)
Alde Zaharreko bizilagunak, Hiritarron Harrera Sarea, SOS Arrazakeria, Infernua Bizirik eta Darkum taldeak. (Juan Carlos RUIZ / FOKU)

2012az geroztik, Gizarte Politikako Sailak eskatuta, Euskadin bazterketa egoera larrian dauden pertsonen egoerari buruzko azterlana egiten da. Pasa den urriaren 26ko gauean egin zuten ikerketa; kale-hezitzaile, gizarteratzean espezializatutako langile eta boluntarioz osatutako 680 pertsonako talde osatu, eta hiru hiriburuez gain, EAEko 20 udalerri jendetsuenak orraztu zituzten etxerik ez duten pertsonak aurkitzeko asmoz.

Betiko metodologia bera erabili duten arren, aurtengo emaitzak alderaezinak dira. Eusko Jaurlaritzak berriki zabaldu duen txostenaren arabera, 661 pertsona dira gizarte-bazterketa larrian bizi direnak Euskal Autonomia Erkidegoan. Txostenak jasotzen duenaren arabera, fenomenoak nabarmen egin duela gora, batez ere Donostian eta Bilbon. Gau hartan 220 eta 251 pertsona aurkitu baitziren hurrenez hurren; 2018an Donostian 101 bilatu zituzten, eta Bilbon aldiz 214. 

Datu horiek aztertu ditugu Hiritarron Harrera Sareko Itxaso Agirrerekin. 

 

Jaurlaritza Logoa