En directo

Iraitz Mateo

BTN Amurrio: gorabeheratsua, baina mamitsua

Izaro Bilbao eta Eli Pagola izan ditugu NAIZ irratiko uhinetan Amurrioko bertso saioaren inguruko analisia egiten. Saio ona joan zela uste dute bi bertsolariek, baina Ganbarako lanerarte goia jo ez zuenaren susmoa dute.

Audio_placeholder

BTN Amurrio: gorabeheratsua, baina mamitsua

Loading player...
Bertsolari Txapelketa Nagusiko Amurrioko finalaurrekoa
Bertsolari Txapelketa Nagusiko Amurrioko finalaurrekoa (Oskar Matxin | FOKU)

Bertsolari Txapelketa Nagusia iritsi da finalerdien bigarren itzulira, azken galbahean gaude jada, eta hori ere nabari da bertsolariengan eta baita bertsozaleengan ere. Amurrion izan zuen txapelketak geltokia pasa den asteburuan, eta horiek aletzen saiatu gara Izaro Bilbao eta Eli Pagolarekin batera.

Pagolak saioari jarriko liokeen titularra honakoa: «Saio ona izan zen, baina esango nuke ez zela bete-betea joan. Alaia Martin ikusi nuen oso ongi, kontzentratuta, hankek ez zioten dar-darrik egin».

Ariketak aldatu dira finalaurrekoen bigarren itzulirako, eta Bilbaoren ustez «pozgarria» da hori: «Puntukako ariketa ordezkatu izanaz pozten naiz, izan ere, uste dut ariketa hori batzuentzat puzte momentu bat izan badaiteke ere, ez direla oso saio onak joan» .

Puntu-erantzunak osatzeko erabili ohi diren «tekniken» berri eman digute. Bertsoa azken puntutik eraiki ohi da, baina abiapuntua emandakoan zuzenean botatzen da normalean erantzuna, batzuetan azken punturako errima gordetzen bada ere. Bertsolari adina «mania»  egongo dira, horietako batzuk izan ditugu aipagai.

Ganbarako gaia aitzakitzat hartuz, gaiei «nondik» heltzen eta kantatzen zaien hausnartu dute gonbidatuek. Ea edozein gorputz eta posizioetatik edozein pertsonaia garatu daitekeen, eta hori nola egiten den. Ikuspuntu eta posizio guztiak dira zilegi, hausnarketarako ematen duen gaia da.

Azken puntua: Iñaki Murua

Azken puntua ez ezik, bertso osoak kantatutakoa da Iñaki Murua bertsolaria eta bertsolaritza mugimendu gisa urtetan bultzatzen aritu den bertsozalea. Aurtengo txapeldunari txapela jarriko diona ere bada, egindako lan guztiaren aitortza eta eskertza egin nahi dio keinu horren bidez Bertsozale Elkarteak. Garazi Castañok bere bizitzaren errepaso laburra egingo digu.

Jaurlaritza Logoa