En directo

Etxeko lanak egin osteko Izkander Fernandezen hautaketa

Tiraderan gordeta zituen diskoak hartu eta entzuten hasi orduko, etxeko uztatik lau proposamen luzatu dizkigu musika aditu lemoaztarrak.

Audio_placeholder

Etxeko lanak egin osteko Izkander Fernandezen hautaketa

Loading player...
Etxekalte talde bermeotarrak bigarren lana kaleratu du.
Etxekalte talde bermeotarrak bigarren lana kaleratu du. (ETXEKALTE)

«Halabeharrez aldenduta egon naiz aste batzuez musikatik, eta, pilatuta neuzkan lanak eginda, etxeko diskoetan bada zer entzunik», esan digu Izkander Fernándezek.

Gauzak horrela, Euskal Herritik urrundu gabeko lau proposamen luzatu dizkigu Lemoako musika adituak. Pozik etorri da, gainera, Lemoakustik jaialdiaren biharamunetan balorazio positiboa egin baitu Fernandezek.

Musikara salto eginaz, Etxekalte talde bermeotarra ekarri digu lehen tokian. Disko berria atera dute bermeotarrek eta Fernándezek gogoratu digu hilaren 20an, ostiralarekin, Bermeon izango direla Dena taldekoekin batera: «Bi talde hauek disko berriak aurkeztuz, plan ederra da gero ostiral iluntze batetarako».

Yawners proiektua da bigarren tokian ekarri diguna. Hauek ez dira Euskal Herrikoak, madrildarrak baizik. Elena Nieto eta Martin Muñozen proiektua, pop munduan mugitzen da eta Elena Nietoren irudia aipatu digu Fernandezek: «Bigarren lana da eta honetan ere Elena bera dago diskoaren azalean, kapela bat buruan jarrita. Oso adierazgarria iruditu zait, bitxia».

Erritmoaren maitale diren Sofa taldekoak ekarri dizkigu hirugarren tokian: «Ez nuen hauen lana ezagutzen eta ‘Krispetak’ entzun orduko nire buruari galdetu diot eta non kristo egon naizen orain arte hauek ez ezagutzeko. Proiektu jostaria da eta benetan».

Bukatzeko, Saia Goait talde mutrikuarraren kantu bat ekarri digu Fernandezek: «Ez dira gehiegi konplikatzen, egiten duten soinua ezaguna egiten zaigu, baina dotore eta oso ondo egindako lana dela esan daiteke Saia Goait taldearen ‘Miazkatu’. Gainera, hautatuko kantuak talde baten egunerokotasuna kontatzen digu nolabait ere, lokaleko lanaren maitale dira hauek».

Zerrenda hau osatu digu aste honetarako Izkander Fernandezek:

– Etxekalte - Nor da norbera?

– Yawners ft. Cala Vento - Paranormal

– Sofa - AlegrergelA

– Saia Goait - Zaratak min eman arte