En directo

Ekain Albite: «Euskal gatazkari buruzko fikzioan, ihesaldi prozesua ez da kontatzen»

Audio_placeholder

Ekain Albite: «Euskal gatazkari buruzko fikzioan, ihesaldi prozesua ez da kontatzen»

Loading player...
Ekain Albiteren 'Negu Hurbilak'.
Ekain Albiteren 'Negu Hurbilak'.

Emakume baten ahotsa da 'Negu Hurbilak' filmaren abiapuntua: «banoa, ez dakit noiz, ez dakit nora, ez dakit nola; urrun, urrunegi». 

Mugako herri batera iritsi berri den 25 urteko iheslari baten istorioa da. Muga zeharkatu nahi du, baina mendien azken mugako herrira iristean, abandonuaren minak eta etorkizunaren zaurgarritasunak sakoneraino barneratuta dituenean, ihesa gero eta korapilatsuagoa irudituko zaio. 

'Negu Hurbilak' Ekain Albite Agirre zinema-zuzendari gaztearen ametsa da. «Harrigarria dirudi hainbeste sufritu eta hainbeste gauza bizi izan dituen herri honetan adierazpen zinematografikorik ez izatea». 

Horregatik, gatazkari buruzko lan bat egitea otu zitzaion; «ingurura begiratu eta orduan konturatu nintzen zenbat barneratu dugun gatazka hori, baina zein gutxi hitz egiten dugun». Ihesaldiaren prozesua kontatzeko aukera topatu, eta hortik tiraka istorioa osatu dute. 

Orain, istorio hau hezurmamitzeko, finantzaketa bila dabiltza. Crowdfunding kanpaina jarri dute abian, eta dagoeneko gutxieneko helburua lortu dute.

 

 

 

 

Jaurlaritza Logoa