En directo 23:00h - 01:00h

naiz: formula

Naiz Irratia

01:00h - 03:00h

MusikHaria (Errepikapena)

Iker Gurrutxaga

03:00h - 04:00h

Bideokluba (Errepikapena)

Maite Bidarte

Zuriñe Iglesias - Ion Garate
Entrevista
Eneko Gurrutxaga
Mendi duatloilaria

«Amasako zikloa itxi egingo da; auskalo urte batzuk pasata zer gertatuko den»

Eneko Gurrutxaga amasarrak hirugarren aldiz irabazi du Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitua. Amasan 31 edizio egin ostean, aurten azken aldiz antolatu dute. Lasterketarik bereziena Gurrutxagarentzat herrikoan lortutako garaipena izan zen. Kirolak azken urteetan izan duen bilakaeraz hitz egin du.

Audio_placeholder

«Amasako zikloa itxi egingo da; auskalo urte batzuk pasata zer gertatuko den»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Euskal Herriko Mendi Duatloiko Zirkuituko azken probako podiuma, Adunakoa, Eneko Gurrutxaga irudian ezkerrean, bigarren postuan.
Euskal Herriko Mendi Duatloiko Zirkuituko azken probako podiuma, Adunakoa, Eneko Gurrutxaga irudian ezkerrean, bigarren postuan. (Euskal Herria Mendi Duatloia)

Eneko Gurrutxaga (Amasa, 1986) mendi duatloilariak hirugarrenez irabazi du Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitua. Durangoko lehen proban ez zuen parte hartu, baina gainerako guztietan bai. Amasan bere herriko lasterketan gailendu zen, gainera. «Ez da sorpresa bat izan indartsu egotea, espero ez nuena zen hain ondo ibiltzea. Amasan XXXI. edizioa izanda, azkena, etxean irabaztea... Bereziena dudarik gabe Amasakoa izan zen».

Gurrutxagak adierazi duenez, garai batean Amasako mendi duatloian 168 pertsona ateratzen ziren lasterketan: «Astakeri bat zen. Azken urteetan 100 pertsona pasa ezinda aritzea...». Zirkuituan bigarren Josu Urrestarazu geratu da, eta hirugarren Xabier Agirre.

Jaurlaritza Logoa