En directo
Indultuak: lagunentzat bai, etsaientzat ez
Zalaparta eragin du Espainiako Gobernuak kataluniar independentistei itxuraz eman nahi dien indultuak. Inor gutxi aztoratu dute, aldiz, gerra zikinarekin, 81eko estatu kolpearekin edo torturarekin lotutako zigortuei eskainitako barkamenek.
Indultuak: lagunentzat bai, etsaientzat ez
Franco hil zenetik 20.000 indultu inguru eman dituzte garaian garaiko Espainiako Gobernuek. Ia 6.000na barkamen sinatu dituzte Felipe Gonzalez eta Jose Maria Aznar Espainiako presidenteek eta tartean ageri dira 1981eko otsaileko kolpea eman zutenak, torturagatik zigortutakoak edo GALen sorreran parte hartu zuten goi kargudunak.
Horien kasuan ez zen ia zalapartarik izan eta Espainiako Auzitegi Gorenak bere bedeinkazioa eman zien indultuei. Orain, kataluniar independentisten kasuan, barkamen horren aurka hitz egin du Gorenak, zigortuek damurik ez dutela erakutsi argudiatuz, besteak beste. Estatu aparatuen lagunek instituzio nagusien babesa izan dute Espainian, estatu propioa nahi dutenek muturreko zigorrak izan dituzten bitartean.
[Audio-erreportajea: 'Indulto, la rutina en la que caben torturadores y galosos' erreportajea oinarri]