En directo

Ezerezetik agertutako biko bat aurkeztu digu Iker Bárbarak ‘Zarata‘ tartean

Proiektu berriak edota atera berri diren abestiak izan ditugu protagonista aste honetako ‘Zarata’ tartean.

Audio_placeholder

Ezerezetik agertutako biko bat aurkeztu digu Iker Bárbarak ‘Zarata‘ tartean

Loading player...
Felix Buffek bakarkako ibilbidean sortu duen proiektua da Rüdiger (Thea GUERIN).
Felix Buffek bakarkako ibilbidean sortu duen proiektua da Rüdiger (Thea GUERIN).

Esan eta esan ari gara edozein logelatan musika proiektu berriak sortzen ari direla urte xelebre honetan. Elkarketa bitxiak edota inork ezagutzen ez zituen artistak agertuz dabiltza batean eta bestean eta erreferentzia horietako bat ekarri digu Iker Bárbara Zarata Mondosonoroko arduradunak aste honetan MusikHaria saiora.

Catch&Soul deituriko biko santurtziarra da eta gazteak direla baino askoz ere gehiago ez dakigu. Tira, bai, beren sareetan jarri dutenez Nu Jazz doinuak jorratuko dituztela; interesgarria bada behintzat.

Horrez gainera beste hiru erreferentzia ere ekarri dizkigu kazetari bilbotarrak:

– Rüdiger - Breathe

– Lezón & Limousin - Ana y el Drago

– Catch & Soul - Clausus

– Pinpilinpussies - Erre

Jaurlaritza Logoa