En directo

Islandiako hard rock doinuak osteguneko Izkander Fernandezen tartean

Aste honetan rock gogorra deritzona ekarri digu Izkander Fernandez musika-kritikoak MusikHaria saiora. Estiloa bere zabaltasunean hartu eta hiru proposamen ekarri ditu lemoaztarrak, tartean Islandiako musika ere bai.

Audio_placeholder

Islandiako hard rock doinuak osteguneko Izkander Fernandezen tartean

Loading player...
‘Fyre’ diskoa kaleratu du aurten Cobra taldeak.
‘Fyre’ diskoa kaleratu du aurten Cobra taldeak.

Europa iparraldean musika gogor asko egiten da eta doinu horien zaleek bertako taldeen berri badakite. «Finlandiako taldeen inguruan ari nintzen tartea prestatzen, baina hard rockaren ingurukoa egiten bukatu dut», kontatu digu Izkander Fernandezek.

Hala, ez da kasualitatez iritsi Islandiakoa den Sólstafir taldearengana. Musika gogorragoa egitetik eboluzio bat izan eta azkenaldian egiten ari dena ekarri digu Fernandezek. Gainera, aitzakia baliatuz, Eneko Axperi irakurritako bitxikeria bat ere ekarri dugu gogora. Izan ere Axpek bere Twitterreko kontuan duela egun gutxi aipatu zuen euskararen eta islandieraren arteko pidgin hizkuntza bat bazela, Donibane Lohizuneko arrantzaleak bertara joaten ziren garaikoa.

Baina musikari eskaintzen diogu tartea eta hiru proposamen hauek luzatu dizkigu aste honetan:

– Sólstafir - Akkeri

– Romeo and the Lonely Girls - The Dark Horse

– Cobra - Legarreko kanpaiak

 

Jaurlaritza Logoa