En directo
Izkander Fernandezek daukagun musika imajinarioari buelta bat ematen dio astero MusikHaria saioan. Aste honetan, punka hartu bere tarteko gai nagusi bezala. Punkaren inguruan mugimendu handia egon izan da Euskal Herrian. Rock erradikalaren garaian talde askok jorratu zuen punka hemen, horregatik, punka mugimendu hartako taldeekin lotzeko ohitura daukagu.
Baina gerora ere egin dira punk doinuak gurean, eta zer esanik ez kanpoan. Dagoeneko zabaltzen diren mezuak edota musika estilo horrekin lotzen genuen estetikatik urrun daude talde horietako asko. Hiru proposamen luzatu dizkigu Izkander Fernandezek, hiruak ere punkarekin lotura dutenak, baina beren artean oso desberdinak direnak.
– Sorkari - Mila aukera
– Oki Moki - No quiero
– Touché Amoré - Lament