En directo

Elhuyar fundazioak egiten duen lanari esker, posible da zientzia kontuak ere gure hizkuntzan kontsumitzea. Zientzia.eus atarian, euskarazko artikulu, ikus-entzunezko eta argazkiak biltzen ditu fundazioak, horiek denak gure eskura ipiniaz era dohako batean.
Arlo eta esparru ezberdineko zientzia kontuak jorratzen dira bertan; Osasuna, ingurumena, biologia, astronomia, fisika, teknologia eta berdintasuna.
Atariaz gehiago jakiteko gurekin izan da Garazi Andonegi, Elhuyar fundazioko zientzia unitateko arduraduna.


