En directo

Irratiko aspaldiko lagunak dira Ander Edo eta Eneko Santxez. Info7 irratian ezagutu genituen, umorearen bueltan astero-astero izaten genituelako gurean. Elkarrekin azkenekoz, irrati zaharraren agur ekitaldian ikusi genituen; Bata guardia zibilez eta bestea jendarmez jantzirik.
Igaro berri dugun konfinamendu luze honetan, ezinegonak jota, alboraturik zuten Youtubeko kanal bat berreskuratu eta 'GAUR GURIAN' umorezko saioa sortu dute.
Gure aldetik saiatu gara elkarrizketa txukun bat egiten, baina bi hauekin kosta egiten da ezer serioa egitea...


