Iker GURRUTXAGA|09/07/2020

'Auto-tour' bira berezia bukatu berritan elkarrizketatu ditugu Belako taldekoak. Madrilen promozio elkarrizketak grabatzetik iritsi berritan, ostiraleko kontzertuaren bezperatan, Lander Zalakain taldeko bateria-jotzailea izan da NAIZ Irratiko MusikHarian. Zer ikusiko dugu ostiralean? «Lau gazte emozionatuta», erantzun du Zalakainek zuzenekoetara itzultzearekin pozik. 

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|08/07/2020

Ennio Morricone zendu berritan, haren ibilbideari tokia egin nahi izan diogu MusikHaria saioan. Soinu banden munduan izen handienetakoa izan da Morriconerena eta, hartara, hari buruz hitz egiteko, Euskal Herrian daukagun soinu banden egile batengana jo dugu italiarraren ibilbidea errepasatzeko, Paula Olazengana.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|06/07/2020

Disko asko publikatu gabe, baina dagoeneko 15 urte baino gehiago pasa dira Izatefaltsua taldea sortu zenetik. Amurrioko taldeak 2015ean atera zuen beren lehenengo lan luzea eta, bost urte beranduago, 'Amorru bizia' lanarekin datoz. Bidean, kontzertu asko eta talde potoloekin elkarbanatu dute oholtza. Ibilbideaz eta disko berriaz hitz egiteko gonbidatu ditugu MusikHaria saiora.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|06/07/2020

Hiritik ihesi, animaliak lagun dituela bizi da Rakel Arenaza Acedo donostiarra. 'Bakarrik hobeto fest' batean taularatu zen lehenengo aldiz bakarrik eta gerora Koban taldean zituen bi kide batu zaizkio Raitx proiektua aurrera eramateko. Lehen diskoa kaleratu dute aurten eta, gainera, Gaztea maketa lehiaketa irabazi. Diskoaren, bere bizi estiloaren eta bestelako hainbat konturen inguruan jardun gara hizketan MusikHaria saioan.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|06/07/2020

En Tol Sarmiento izan zen ostiralean 'NAIZ kontzertuak' ekimenaren lehen zikloari bukaera ematen Bilboko Santana 27 aretoan. Ekorako taldeak orain arteko emanaldirik luzeena eskaini zuen, tartean 'Aukera berriak' diskoko kantu asko aurkeztuaz. Erreleboa pasa dio Belako taldeari, eredu berriarekin, eta etenik gabe aste honetan bertan hasiko da bigarren zikloa.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|06/07/2020

Eneko Alkortak gidatu du ikasturte honetan ere 'Reggae Fever' irratsaioa. Atsedena hartzeko garaia tokatzen zaio orain, ordea. Baina, saioak etena izan ordez, bere saiotik pasa diren hainbat selektorek egindako sesioak izango ditugu uda honetan. Ikasturtearen balantzea egiten eta udako saioen nondik norakoak azaltzen izan da Alkorta MusikHaria saioan.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|02/07/2020

NAIZ Kontzertuen lehen bost emanaldietako azkena izango da ostiral honetan Bilboko Santana 27 aretotik En Tol Sarmiento taldeak eskainiko duena. Bigarren txanda ere prest da dagoeneko, ordea. Hori bai, aldaketekin dator, «eredu mistoa» izango dute. Orain arteko balantzea eta aurrera begirako asmoez aritu da Musikharian Asier Iñigo, NAIZeko marketin arduraduna.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|30/06/2020

Ideia orokor baten bueltan egiten dituzte beren diskoak Rodeo talde zestoarreko kideek. Oraingoan kontzeptu nagusia 'ezherria' izan da. Stoner indartsuarekin jantzi dituzte mezu gordin eta zuzenak bost pistatako EP batean. Taldea eta beren azken lana ezagutu asmoz gonbidatu ditugu MusikHaria saiora.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|29/06/2020

Intentsitate aldaketa askoko emanaldia izan zen Huntza taldeak ostiralean eskaini zuena. Tarte batzuetan erritmo biziak eta besteetan lasaiak. Kontzertu intimoagoa eskaini zuten, bai, baina beren plazako indarraren esentziari uko egin gabe. Proposamen desberdina, baina emaitza ederra izan zuena. Eta ikusi eta entzundakoa partekatzera etorri da MusikHaria saiora Izkander Fernandez.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|26/06/2020

Enpresaren inguruko ikasketak egiten hasi eta Txinan bizitzen geratu zen duela urte batzuk Eñaut Martí (Orio, 1991). Musika zuen Euskal Herrian pasio eta han ogibide bihurtu zaio 'MusicLab' proiektuari esker. Ekintzaileentzako sari bat eskuratu berritan eta bakarkako lehen EPa eginda bisitatu du MusikHaria saioa.

Loading player...
Page 1/ 7
FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia