Live

Gaur gara biharko memoria

 Aipirilaren 26a badator. Gure historiako pasarte seinalatua oroitarazteko egun eta hitzordu seinalatuan eta haren bueltan ekitaldi ugari izango dira. Baina Gernika Memoriaren Lekuko plataformak oroitarazi nahi du memoria egunero egiten dugula, egin behar dugula.

Audio_placeholder

Gaur gara biharko memoria

Loading player...
Gernika Memoriaren Lekuko plataformak egindako ekimena
Gernika Memoriaren Lekuko plataformak egindako ekimena (Gernika Memoriaren Lekuko plataforma)

Bonbardaketaren 87. urteurreri begira Gernika Memoriaren Lekuko plataformak antolatutako ekimenez hitz egin digute Ibon Meñika eta Igor Martin de Vidales-ek. Baina egun seinalatuetatik harAntzago, memoriaz dugun ikuspegiaren garrantzia azpimarratu nahi izan digute.

Alegia, memoria ez dela iraganeko zerbait, edo eZ dela iraganeko zerbaiT soilik: iraganean gertatutakoaren ondorio gara, beraz memoria gara, eta bizi dugun unean berean etorikizuneko memoria eraikitzen ari gara, beraz memoria izango gara. Ginen, gara eta izango gara. Aditz denbora guztiak zeharkatzen ditu memoriak.

Historiaren errelato justu bat eraikitzea bezain garrantzizkoa da hortaz, gure garaian gertatzen ari diren egoera makurrenen aurrean ere isilik ez geratzea. Egon behar denen alboan egotea. Ahotsa eman behar zaienei ematea. Garaian bertan denboaren distantziak ematen digun erosotasunaren zain egon gabe, esan behar dena esan eta egon behar den lekuan egon eta aritzea.

 

Jaurlaritza Logoa