IRRATIA

∫ateliteak x 65

Saz le bolo - Xurrumurruak (LP 1986)

This browser does not support the audio element.


Astero legez, hitzordu garrantzitsua burutu dugu asteazken gau honetan ere Naiz irratiaren uhinetan. ∫ateliteak saioaren 65.ak kantu elektroniko ugari ekarri ditu beste behin ere, baina zapore ezberdina duten kantuekin esan genezake hasi dugula gaurkoa: Aizkora zigilutik datorkigun Montenegro ekoizlearen lan berria entzun dugu asteko, baina baita Paezur Azpeitiarrak joan den urtean kaleraturiko lana ere.

Verde Pratoren 'Kondaira Eder Hura' diskotik ere kantu bat entzuteko tarteaz ere, ondo baino hobeto baliatu gara eta BFlecha galizirraren Ex-novo diskoaren beste aurrerapen bat ere igaro da guretik. Nicolas Jaar bakarka eta Darkside formatuan, CCCYTTT proiektua, Raul Cantizano eta Tinatha Andaluziarrak... Eta saioa amaitzeko ohiko Euskal Klasikoa ere entzun dugu. Zas Le Bolo! Oñatiarren Arrats Iluna kantua!