Live

Telmo Trenor

∫ateliteak x 66

Audio_placeholder

∫ateliteak x 66

Loading player...
Alvaro Granda - ∫ateliteak
Alvaro Granda - ∫ateliteak

Dantzarako saio egokia 66. ∫ateliteak hau. 'Divorce From New York', Alvaro Granda Donostiarraren disko berriko beste kantu baten aurrerapenarekin hasi dugu aste honetako saioa, eta jarraian Vic Vega Portugaletearraren Baia/Veracruz lana entzuten segitu dugu. Euskal Herritik at ere eskeletoa mugitzeko beste zenbait berritasun hurbildu ditugu gurera: Somachrome bikotearen 'Electro Romántica' diskoko zenbait aurrerapen, We Love YouRoger rekopilazioaren bigarren edizioa, Foodman japoniarraren kantu berri bat...


Saioaren azken zatian, Elektroaren eta Funkaren munduan murgildu gara Dip Shim edo Space Surimi artisten eskutik eta genero hontako klasiko batzuk pintxatzeko aprobetxatu dugu, 'Dial a Freak' mitikoa esaterako edota Egyptian Lover handiaren 'Computer Love' kantua. Shake ur booty!